2026(e)ko martxoaren 3(a), asteartea

ZARAUZKO XXVIII ASTRONOMIA ASTEA

2026ko martxoaren 12tik 14ra

Bagatoz beste behin proposamen berri eta freskagarriekin.

Askotan unibertsoa finko eta geldirik dagoen gauza bat dela iruditzen zaigu, baino beti daude gauza berriak zientzia azterketa aldetik edota behaketa aldetik ere. Berriak edo ezohikoak. Aurtengoan ere guzti horietarik batzuk ekarri nahi dizkizuegu.

Zientziaren alorrean ematen ari den eztabaida baten berri ematen hasiko gara. James Webb teleskopioak berriki egindako neurketa batzuk direla eta sortutako eztabaida interesgarri baten berri ematen hasiko gara.

Eta behaketa aldetik laster gure inguruan guztiz ezohikoak izango diren eklipseei buruzko informazioa ere ekarriko dizuegu.

Bidaiatxo bat ere egingo dugu gure eguzki sisteman zehar; lasaia, dibertigarria eta kuriositate txikiz betea.

Eta ohikoa dugun gaueko behaketa ere izango dugu, noski.

Esan bezala, aktualitatez beteriko menu freskagarri hau probatu nahi baduzu, zatoz!


Martxoak 12, 19:00tan

Arkamurka Natura Elkartearen aretoan (Sta Marina kalea 2, 2.)

Ander Gonzalez de Txabarri

Arkamurka Natura Elkarteko kidea

Krisia? Zer krisi?


Zerbait ustelduta dago Danimarkan astrofisikan. Duela mende eskas bat, 1924an, Edwin Hubble astronomo estatubatuarrak munduaren ikuspegia goitik behera aldatu zuen: Esne Bidetik haratago beste galaxia batzuk bazirela aurkitu zuen. Bost urte geroago, aurkikuntza are harrigarriago bat egin zuen: galaxia horiek guztiak gugandik (eta elkarrengandik) urruntzen ari zirela konturatu zen. Unibertsoa ez zen estatikoa, hazten ari zen!

Aurkikuntza hartatik hona, astrofisikariek grina handiz aztertu dituzte "izar-hiri" hauek. Gaur egun, badakigu nolako tamaina eta forma duten, haien adina zein den eta denboran zehar nola eboluzionatu duten. Hala ere, galdera bakar batek gaur egungo kosmologia kolokan du: zein azkar ari da unibertsoa zabaltzen?

Harrigarria bada ere, lehen begiratuan neurketa “sinplea” dirudien arren, azken hamarkadetan arazo honek zientzialariak buruhauste handi batean mantendu ditu. Teknika desberdinak erabilita, bateragarriak ez diren erantzunak lortzen dira.

Bi neurketa horien arteko arrakalari “Kosmologiaren Krisia” edo Hubbleren Tentsioa deritzo. Ez da akats txiki bat; gaur egun fisikak duen misteriorik sakonenetako bat da, gure unibertsoaren funtzionamenduari buruzko oinarrizko zerbait ulertzen ez dugula esan nahi baitu.

Hitzaldi honetan, krisi honen jatorriari eta esanahiari buruz hitz egingo dugu. Azalpen posibleak aztertuko ditugu —fisika berri baten atarian ote gaude?— eta kontraesan honek zientziaren funtzionamenduari buruz zer irakasten digun eztabaidatuko dugu.

-------------------------------

13 de marzo a las 19:00

En el local de Arkamurka Natura Elkartea (Sta Marina kalea 2, 2.)

Esteban Esteban

Expresidente de la Asociación para la Enseñanza de la Astronomía

Los extraordinarios eclipses de sol de los próximos 3 años


El famoso astrónomo francés Camille Flamarion dijo en una ocasión que un eclipse total de Sol es el fenómeno más espectacular que la naturaleza nos puede ofrecer, y todo el mundo debería ver alguno en su vida; afirmación que es compartida por muchos aficionados a la astronomía. No es solo la forma especial que va adquiriendo el disco solar al ir siendo ocultado por la Luna, el llamado “sol negro” o la visión de la corona solar en la única circunstancia en que es posible, sino fundamentalmente la breve noche durante el día: Un cambio brusco y sobrecogedor de iluminación que se producirá aunque esté nublado.

Este próximo verano, el 12 de agosto, podrá verse uno de estos eclipses desde diversas zonas de la Península Ibérica. Desde la costa guipuzcoana solo será parcial, pero en zonas del Suroeste de la provincia misma, así como en la mayor parte de Bizkaia y toda Álaba habrá un intervalo de totalidad y podremos movernos por nuestro entorno buscando el lugar idóneo. Pero solo un mapa no será suficiente porque el eclipse se producirá por la tarde y la totalidad ocurrirá con el Sol ya a baja altura, por lo que se darán indicaciones en la charla para conocer de antemano si un lugar es adecuado.

Este eclipse ha despertado mucho interés por varios motivos. Por una parte hace 160 años que no es visible algo igual desde aquí, y prácticamente la península Ibérica será la única zona del mundo habitado en que pueda verse, aparte de Groenlandia e Islandia, habiéndose estimado en unos 10 millones de personas extranjeras que vendrán aquí a observarlo.

Además en diferentes zonas de la península se producirá un segundo eclipse total un año después y otro anular año y medio después, en enero de 2028. Esta circunstancia es totalmente excepcional ya que no ha ocurrido nunca en la península, al menos desde hace 3000 años en que hay estudios.

En la charla se darán datos, explicaciones de cómo se producen estos fenómenos, algunas curiosas circunstancias en cuanto a su periodicidad, cuándo y por qué ocurren, las llamadas “estaciones de eclipses”, simulaciones de los mismos, y sobre todo cómo se puede observar con diferentes instrumentos o medios tan curiosos como las sombras de los árboles, y cómo observarlos con seguridad.

------------------------------------------

Martxoak 14, 17:30tan

Arkamurka Natura Elkartearen aretoan (Sta Marina kalea 2, 2.)

Josu Gonzalez

Ilatargi Astronomia Taldeko kidea

Eguzki-Sistema ezagutzen

Eguzki Sistemaren inguruko hitzaldi bat izango da, baina modu dibertigarri batean. Ilatargi Astronomia Taldearen Ilatargi X espazio-ontzira igoko gara, eta Eguzki Sisteman zehar bidaia bat egingo dugu: Lurretik abiatuta, Eguzkira hurbilduko gara, planetaz planeta bidaiatuz, Neptunoraino iritsi eta handik berriz etxera itzultzeko.

Zientzia egongo da, noski, baina publiko orokorrari zuzenduta. Umeentzako keinuak egongo dira, baita helduentzat ere. Azken finean, helburua argia da: jendeak zerbait ikastea eta, aldi berean, ondo pasatzea.

9 urtetatik gorako edonorentzat egokia izateko prestatu dugu. Beraz elkarrekin familian etortzea proposatzen dizuegu astronomiarekin batera tarte eder bat pasatzeko.

Eguzkitik Neptunora, Galileo Galileitik Carl Saganera, bidaia espaziala izango da, baina baita bidaia historiko eta emozionala ere, zientzia eta jakinmina oinarri hartuta.

Gure lekua Unibertsoan ulertzeko gonbidapena.

----------------------------------------


Martxoak 14, 19:30tatik aurrera

Torreoiaren goikaldeko solairuan

Arkamurka Natura Elkartea eta Ilatargi Astronomia Taldea

Gaueko behaketa

Aurreko urtetan bezala, eguraldia lagun badugu, Torreoira hurbilduko gara gaueko zeruak eskeintzen diguna behatu asmoz. Aurreko urtean ilargi handi eder bat izan genuen ikusgai, baino aurtengoan dexente gutxiago argituko digu; beraz beste zenbait elementu behatzeko aukera aprobetxatuko dugu.

Artizarra ikusgai izango dugu eta baita Jupiter planeta ere. Gainera Jupiter planetaren Europa satelitea bere atzetik desagertzen ikusten saiatuko gara; 20:47ak inguruan gertatuko da hori.

Hortaz gain zenbait nebulosa, kumulo eta galaxia ikusten saiatuko gara denborak eta lainoek ematen dizkiguten aukeren arabera.

Torreoiko goiko solairuan bizpahiru teleskopio jarriko ditugu guzti hauek ahalik eta ondoen ikusteko. Begibistaz ere saiatuko gara gaueko zerua hobeto ezagutzen eta horretarako informazio orritxo batzuk banatuko ditugu ikusgai dauden konstelazioak eta behatuko ditugun gainerako elementuak zeruan kokatu asmoz.

Eta noski, gu azalpenak emateko prest, beti bezala: etorri behatu eta galdetu!

2026(e)ko otsailaren 23(a), astelehena

“Cantábrico Salvaje” DOKUMENTALA Zarautzen ikusgai

Kantauri itsasoaren magia eta indarra pantaila handian bizitzeko gonbidapena da hau. Otsailaren 26an, ostegunez, 19:00etan, Modelo aretoan “Cantábrico Salvaje” dokumentala proiektatuko da, eta ondoren egilearekin solasaldia izango da.

Talledok urteak daramatza itsaspeko mundua kontatzen: kameralaria, argazkilaria eta Secretos del Océano proiektuaren zuzendaria izateaz gain, bere lanak nazioarteko hedabideetan argitaratu dira, besteak beste National Geographic, The Guardian, Lonely Planet, Europar Batasuna edo Espainiako Ozeanografia Institutuetan.

Dokumentalak Kantauri itsasoko fauna ikusgarria erakutsiko du, planetako animalia handienetako batzuk barne —hala nola bale urdina edo zere arrunta—, irudi ikusgarri horiekin ikuslea itsasoaren handitasunera murgiltzen du.

Emanaldia eta ondorengo solasaldia gazteleraz izango dira. Itsas mundua maite dutenentzat, naturzaleentzat zein ikus-entzunezkoak gogoko dituanarentzat aukera paregabea izango da egilearekin zuzenean hitz egiteko aukera izatea. Grabazio-prozesuaren atzean dauden istorioak ere adieraziko ditu.

Eguna: Otsailak 26, osteguna

Ordua: 19:00

Tokia: Zarauzko Modelo aretoa

Hizkuntza: Dokumentala eta solasaldia gazteleraz




2026(e)ko urtarrilaren 19(a), astelehena

2026ko hegazti urtarren urteko kontaketak Zarautzen eta Getarian

Zertzeta arruntak. Koldo Lizundiak egun hauetan Iñurritzan ateratako argazkia da

Arkamurkaren eskutik aurten ere Zarautz eta Getariko hegazti urtarren errolda egin degu: Ondoren nola egiten den eta zertarako balio duen adieraziko dizuegu.

Urtarrileko hotzak iristen direnean, gure hezeguneak neguko isiltasunean barneratuta egoten dira. Baina egun horietan, ehunka ornitologo eta boluntario ateratzen gara hezeguneetara, urteko jarraipen garrantzitsuenetako batean parte hartzera: hegazti urtarren inbentarioa egiten dugu. Lan koordinatu eta erraldoi honek aukera paregabea ematen digu gure hegazti populazioen egoera ezagutzeko eta hezeguneen osasuna neurtzeko.

🌍 Zer da errolda hau?

Hegazti urtarren errolda urtean behin egiten den zenbaketa sinkronizatua da, urtero urtarrilean izaten da. Helburua  hezeguneetan negua igarotzen duten hegazti guztiak zenbatzea da: Besteak beste ahateak, antzarak, kaioak, limikoloak, zikoinak, kuartzak, kurriloak eta abar zein ur-inguruneekin lotura duten beste espezie asko.

Iberiar penintsulako datuak International Waterbird Census (IWC) programaren parte dira, eta horri esker, mundu mailako joerak alderatu eta interpretatu daitezke.

Nola egiten da?

Metodoa sinplea dirudi, baina antolaketak  zehaztasun handia eskatzen ditu.

1. Hezeguneen hautaketa

Hezegune, urtegi, padura, estuario, ibai, portu eta bestelako ur-guneak bisitatzen dira. Autonomia-erkidego bakoitzak lehentasunezko zerrenda bat du, estaldura zabala eta errepresentatiboa bermatzeko.

2. Zenbaketa sinkronizatua

Zenbaketak asteburu berean egiten dira, hegaztien mugimenduek bikoizketak sor ez ditzaten. Taldeek hezegunea zeharkatzen dute edo behaketa-puntu finkoetatik lan egiten dute, espezieak banatu eta kopuruak jasoz.

3. Behaketa-teknikak

Prismatikoak eta teleskopioak

Oinez edo ibilgailuz egindako ibilbideak

Hezegunea sektoreetan banatzea

Kasu batzuetan, argazki aerioak edo droneak

4. Datuen erregistroa eta bidalketa

Emaitzak autonomia-erkidegoetako eta estatuko datu-baseetan sartzen dira, eta ondoren IWC programara igotzen dira, joerak aztertzeko.

Zertarako balio du?

Zenbaketa honek ez du soilik “zenbat hegazti dauden” esaten. Askoz gehiagorako da.

1. Populazioen tamaina ezagutzeko;

Urtez urte zenbat hegaztik negutzen duten jakiteko eta gorabeherak detektatzeko aukera ematen du.

2. Hezeguneen egoera ebaluatzeko;

Hegazti urtarrak adierazle ekologiko bikainak dira. Haien presentziak edo ausentziak hezeguneen osasunari buruzko pistak ematen ditu.

3. Kontserbazio-neurriak diseinatzeko;

Datuak ezinbestekoak dira:

Espazio babestuak deklaratzeko edo berrikusteko

Kudeaketa-planak egiteko

Mehatxu berriak identifikatzeko

Nazioarteko konpromisoak betetzeko (Ramsar, Hegaztien Zuzentaraua…)

4. Herritarren parte-hartzea sustatzea

Herri zientziaren aldeko elkargune sendoenetakoa da, non profesionalak eta zaleak helburu bateratu baten alde elkartzen diren.

Laburbilduz;

Hegazti urtarren errolda funtsezko tresna da gure hegazti-populazioen bilakaera ulertzeko eta hezeguneak babesteko. Lan isil eta kolektiboa da, baina gure biodibertsitatearen etorkizunerako erabakigarria.

Hemen Zarautz eta Getariko erroldaren emaitza:

GETARIA (Aitziber Sarobe, Pello Izkeaga, Imanol Lizartza, Manu Sanchez)

Kaio hankahori Larus michahellis 179

Kaio beltza Larus marinus 2

Ubarroi handi Phalacrocorax carbo 13

Ubarrroi mottodun Phalacrocorax aristotelis 16

Antxeta mokogorri Chroicocephalus ridibundus 2

Martin arrantzalea Alcedo atthis 1



ZARAUTZ;

IRITA; (Asier Aldalur, Haritz Sarobe, Emilio Salvatierra)


Criollo ahatea 3

Ur oiloa Gallinula chloropus 12

Uroilanda haundia Rallus aquaticus 1

Lertxun hauskara, Ardea cinérea 1

Basa ahatea Anas platyrhynchos 45

Etxeko antzarra, Anser anser 1




IÑURRITZA; (Asier Aldalur, Haritz Sarobe, Emilio Salvatierra)


Zertzeta arrunta Anas creca 4

Ur oiloa Gallinula chloropus 11

Ubarroi haundia Phalacrocorax carbo 1

Uroilanda haundia Rallus aquaticus 5

Basa ahatea Anas platyrhynchos 6

Kaio hankahoria Larus michahellis 47

Kaio iluna Larus fuscus 1

Antxeta burubeltza Larus melanocephalus 1

Istingor arrunta Gallinago gallinago 4





MOLLARRI;(Asier Aldalur, Haritz Sarobe, Emilio Salvatierra) 0