2025(e)ko ekainaren 2(a), astelehena

HITZALDIA / SOLASALDIA; San Anton BIO monton

San Anton BIO monton izenburupean Aranzadi eta Arkamurka elkarteko kide den Joxepo Teres natur zaleak  hitzaldia emango du Zarautzen. Hitzaldia 19:00etan hasita, ostegunak, ekainak 5an Modelo aretoan izango da. Hitzaldiaren ondoren solasaldia izango da.

Bizkaiko golkoan toki gutxik gordetzen dute Getariako San Anton mendiak adina magia. Pasaia idiliko batean kokaturik, espezie mota desberdin anitz bizi dira. Bertan, aldaketa ugari izan diren arren, biodibertsitatea trinko mantentzea lortu da. Baina, noiz arte? Bizidunen aniztasuna kaltetu eta mehatxatzen duten faktore eragileak ere badira. Galdera hauen atzean dauden gako nagusiak landuko ditu Joxepo Teresek.