2014(e)ko maiatza 6, asteartea

Urretxoria (Oriolus oriolus) Zumaian kantari

Arkamurkako taldekidea den Aitor Leizak, inguru hauetan oso zaila ikusi eta entzuteko den hegazti bat kantari entzun du egunotan Zumaian, Oriolidae familiako hegazti paseriforme honen izena Urretxoria (Oriolus oriolusda eta bere familian ipar hemisferioan bizi den espezie bakarra da.Hemen batez ere udaberrrian pase garaian ikusi izan da eta neguan Afrika tropikalean igarotzen du. 
Behin irakurri nion Mikel Etxanizi non aipatzen zuen inguru hauetan edo Kantauri ixurialdean orohar guk uste baino pareja gehiago egon litezkeela, bainan hemen beraien arteko konpetentzia mediterraneo ixuri aldean baino askoz gutxiago izatean, beraien lurraldea babesteko garaian ez dutela hemen beherago bezainbeste kantatzen aritu beharrik eta agian horregatik hemen bikote gutxiago daudela pentsatzera eraman gaitzakeela.

Goiko Urretxori (Oriolus oriolus) ar hauen argazkiak udaberri hontan Extremadura aldean atera nituen bainan inguru hauetan sasi artetan gehiago iskutatzen dira eta oso zaila da hain agerian ikustea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.