2018(e)ko urtarrilakren 23(a), asteartea

Santoñara (2017-12-29) hegaztiak ikustera egin genuen irteeraren kronika

Santoñako irteerarako oso eguraldi txarra zegoenez , Santoñako “La arenilla” behatokitik hasi ginen txoriak ikusten. Egia esan, eguraldia oso ona egin zigun eta eguzkia ere atera zen. Denak elkartu ondoren  Bizkaiako lagun batzurekin batera  hasi ginen padura handiari begirada bat ematen. Bertako behatoki haundienetik hainbat hegazti ezberdinei errepaso eder bat emanez. 

Ondoren Kolindres herrira joan ginen, marea gora datorren bezala limikoloak bertan pilatzen joaten direlako. Argazkietan ikusten den moduan leku gutxi edukitzen dute bertan egoteko, beraien artean mugimendu handiak izaten direlarik leku bila eta ura gehiegi igotzen denean, atzeko espigoi luzera aldegiten dute.



 Txirri arruntak dira argazkian azaltzen direnak. Talde handi hauetan mugitzen direnean, harrigarria da nola ez duten elkar talka egiten, eta aurrekoak bira egiten duenean denak batera egiten dute. Nola egingo dute denak batera?
 Ura goian dagoenean igerilariak gelditzen dira bakarrik. Ahate Ahate txistulariak eta beltxarga arruntak dira goiko argazkian ikusten direnak.

Marea igo ondoren Itsas mikak lekua bilatu ezinik.
 Aurten, ohizkoa ez den animali hau ikusi genuen. Uhandre marmolaria. 
 Pasealekuaren atzean dagoen putzu honen ondoan ikusi dugu Uhandre marmolaria
 Kolindres atzean utzita, Cicero aldera joan ginen, baina ondoren orain artean ezagutzen ez genuen leku batetara joan ginen. Egurrezko pasarela bat dago bertan eta inguru honetan ikusi genuen denontzako hegazti berria zena. Kurlinta bekaindun amerikarra da bera, hegazti honek bertoko kurlinta bekainduan baino bekain markatuagoak ditu eta ipurgaina iluna. Txori asko ikusten dira pasarelako ezkerreko azpikaldean eta hauen artean zegoen amerikar hau ere.
Kurlinta bekaindun amerikarra
 Hau izaten zen irteerako momentu lasaietako bat,  jatordua. Eguraldi oso txarra zegoen iragarrita aurreko egunetan, baina "bete-betean asmatu zuten" oraingo honetan ere zeren 9¨00tatik aurrera ateriuneak eta eguzkia izan genuen.
Giro onarekin hamaiketakoaz disfrutatzen
 Bazkaldu ondoren  kartzela dagoen ingurura joan ginen, baina lasai barrura ez, ez eta inor bisitatzera ere, baizik eta kanpoan dauden putzuak behatzera. Eskerrean ikusten den pinua, Pinus equisetifolium Pinu Australianua da eta bere hostotxoak (horratzak) azeri buztanaren antza dute.

Eneko Azkue irteeran ikusitako guzia apuntatzeko denbora hartu ezinik

 Kartzela barrutik zapelatz arrunta Enekori begira. “ Ez naute ikusi ero hauek” esanaz
 Hau da kaosa, batzuk eskerrera begira, besteak eskubira, aurrera, atzera, Eneko zerbait entzun nahian. Nola pasako zaigu ba ingurutik txoriren bat ikusi gabe? Putzu hauetan  egoten diren ahate garrantzitsuenak murgilariak dira. Putzu sakonera handikoak gustoko dituzte eta ur azpira murgilduta bilatzen dute bere janaria.
Ezkerrekoa Murgilari mottoduna da eta eskubiboa berriz murgilari arrunta
 Murgilari arrunt arra eta emea deskantsuan.
 Urteak dira leku honetan kopeta zuri zuria ikusten genuela (ezkerrekoa), baina aurten gure arridurarako bigarrengo zuri bat ere agertu zen


 Kartzelatik Santoñara joan ginen eta berton bukatu genuen eguna. 
 Txilinporta lepobeltza ere arrunta da Santoñako portuan. Putzuetan egoten den arruntena txilinporta txikia izaten da baina aurten ikusi dugun hegazti arraroen artean txilinporta lepogorri izan dugu..Bere  argazkirik ez dugu baina, bera bereizteko, begien gainean izaten duen bapateko beltzunearen bidez eta masaila zuriarengatik bereizten da ondoen. Argazkikoari berriz ez zaio masail zuririk ikusten eta gainera begitik behera ere beltzunea du.  
 Orain dela gutxi arte, branta musubeltz hauetako bat ikusten genuenean pozez saltoka hasten ginen, orain berriz, Santoñako paduran urtero multzo ederrak geratzen dira negua pasatzen. Zoostera nooltii eta Zoostera marina  dute jateko gustoko eta padura hauetan asko dago, gure kostaldean zoritxarrez berriz oso gutxi eta Z. marina  ez dagoelakoan nago. Beste antzarrek belarra jaten dute eta larreetan elikatzen dira, baina lotarakoan ur inguruak edo lakuak dituzte gustoko.
 Kaio beltza
 Mokozabalak
Beste mokozabal talde bat.
 Belea
 Araba zozo pikarta
 Ipar ahateak
 Ubarroi mottoduna
 Santoñako portua eta atzean ikusten dena Laredo da
Hona hemen egunak eman zizkigun momentu berezietako batzuk; laino multzo xelebrea.
Eguna Ondo aprobetxatu ondoren etxera bueltatu behar, hori bai, lagun artean egun ederra pasata eta denok dugun ezaugarri batez disfrutatzen, Izadiaz eta bereziki txorietaz.

Gure partez eskerrikasko egun pasa honetara azaldu zinaten denoi!!!

Aitor Leiza.