2016(e)ko otsaila 29, astelehena

Zetazeoak gure artean

Otsailak erdialdera Zarauzko hondartzan itsas txakur gazte baten bixita izan bagenuen, aste hontan berriz Getariako kaia barruan 3 izurde arruntena izan degu. Urte sasoi hontan urtero gertatzen den bezala, gure itsasoan otsaila suertatu izan da lurretikan izurdeak behatzeko garairik onena. Behekaldean irudiak
  Izurde arrunta (Delphinus delphis
  Izurde arrunta (Delphinus delphis
 Izurde arrunta (Delphinus delphis

Itsas txakurra Zarautzen

2016(e)ko otsaila 13, larunbata

Irteera; Santoñara orkideak, dunetako landareak eta hegaztiak ikustera

Otsailak 21an, goizeko 20:00tan Aitor Leizaren eskutik Santoñara irteera izango da. Irteera lekua Zarauzko Arkamurkak Santa Marina 2,2. an duen lokal aurretik izango da. Garai hontan loratzen den (Barlia robertiana) orkidea ikustea izango da helburuetako bat, nahiz eta bestela ere Santoñara joateko sasoi paregabea izan bai hegazti zein dunetako beste landarerietaz gozatzeko. Beraz, eguna bi ataletan sailkatzeko asmoa dago. Goiz partea botanikari eskeiniz eta arratsalde partea ornitologiari. 
Irteera norberaren kotxeak erabiliz egingo denez, irteera puntura kotxeekin azaltzea komeni da. Bazkaria ere norberaren kontu joango da.
Donosti aldetik datozenekin goizeko 8;10 etan Arroako peajean geratuko ginateke eta irteerako denak berriro kotxeak elkartrukatzeko 8,15 etan Itziarko peajean geratuko ginateke.
Informazio zeatzagoa nahi izanez gero idatzi Aitor Leizari e-mail honetara; aleiza1@hotmail.com
 (Barlia robertiana)


Arratsaldea Santoñan hegaztiak ikusten pasako degu.

Hitzaldia; "Argentina eta inguruetan txoriak ikusten"

Otsailak 23an, arratsaldeko 20:15tan Emilio Salvatierrak hitzaldia emango du Zarauzko Arkamurkak Santa Marina 2,2. an duen lokalean. Hitzaldia "Argentina eta inguruetan txoriak ikusten" izenburuarekin izango da, bainan hitzaldia erderaz izango denez "Pajareando por Argentina y los alrededores" izenburua ere izan ziteken.



Hitzaldi honetan, 3 hilabetetan zehar hego ameriketan ikusi duena esplikatuko du, argazkiak erakutsiko ditu eta gendeari sortuko zaizkion galderak erantzungo ditu. Batez ere Argentina inguruan ibili homen da, nahiz eta Txile eta Bolivian ere egon den bidaian zehar. Txoriez gain beste animalien inguruan ere ikusi eta ikasi duena erakusteko prest dago. Beraz natura zale ororentzat interesgarria izango dela ematen du.