2014(e)ko maiatza 22, osteguna

Sai arreak (Gyps fulvus) Zarautz inguruan

Azkeneko urtetan Zarautz inguruan Sai arreak(Gyps fulvus) ikustea geroz eta ohikoagoa bihurtu da, Ernio inguruan kolonia bat sortu dute eta orain dela pare bat urte itsasoaren kontra kontra dagoen Jaizkibel mendian ere bai beste bat. Ganadua larrean non nahi ikusi leike gure inguruko mendietan, hori dela eta jan faltarik ez dute behintzat eta horregatik ederki ari dira gure inguruetara egokitzen. Beste arrazoietako bat zera da, Jaizkibel, Pagoeta, Ernio, Andutz, Izarraitz bezalako mendi gainak oso baso edo zuhaitz gutxiko guneak direla, zeren behar baino ganadu gehiago egotean zuhaitzei ez die hasten ere uzten eta ondorioz larre bihurtzen dira nekografo -en  mesedetarako.

Goikaldean ikusten duzuen Sai arre honen argazkia Andoni Etxeberriak lehengo astean Pagoeta mendian ateratakoa da, ikusten dezuen bezala azterketa zientifikotarako koloredun dijito bat dauka bizkar aldean itsatsita eta bertan jartzen duen kodigoei jarraituz non eta zertarako markatua izan den jakin izan degu.
Pagoetako Sai arreei buruzko informazio zehatzagoa Arkamurkako taldekide den Andoni Ruiz etxeberriaren bloga begiratuz jarraitu dezakezue. Orain dela 4 egun ere Rafa Saiz ek ikusi zuen beste Sai arre bat hegan Zarauzko Arizbatalde kiroldegiaren gainean.

Goikaldeko argazki hau, orain dela 5 urte inguru Lumbierren Sai arrea eraztundu zutenekoa da

Behekaldean Sai arreen istorioa, orain dela 5 urte Lumbierren (Nafarroa) heldu bezala eraztundua izan bazen yadanik gutxienez 10 urte baino gehiago izango lituzke putre honek.

Este código ha sido utilizado por Gobierno de Navarra1. El responsable de marcaje es Jesús Mari Lekuona Sánchez, cuyo correo electronico es jesusmlekuona@wanadoo.es. . No obstante puedes ponerte en contacto con él usando la dirección electrónica para obtener información adicional.
Sobre el ejemplar que acabas de observar o recuperar podemos ofrecerte los siguientes datos:

Marca alar:  FXM 
Especie: Buitre leonado (Gyps fulvus)
Fecha de marcaje alar: 04/08/2010
Sexo: Desconocido
Edad: Adulta
Edad EURING: 10 Nacido antes 4º año cal. (post 4a), más de 4 años cal., ad.
Anilla metálica: 1110508
Tarso anilla metálica: Derecha
Código anilla PVC:  FXM 
Tarso anilla PVC: Izquierda
Lectura: Descendente
Lugar de anillamiento: PASAN de Lumbier
País: España/Spain
Provincia: Navarra
Localidad: Lumbier
Municipio:
Método de captura: Capturadero móvil Mod.GYPS de Màquia
Envergadura:
Coordenadas: 30T X637.200 Y4.722.700
Datum:
Peso:
Grasa:
Tarso general:
F8:
Músculo:
Descripción:
Observaciones:



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.