2016(e)ko ekainaren 20(a), astelehena

Itsasoa gaixo dago barraraino

Ozeanoen nazioarteko eguna zela baliatuz Arkamurkako taldekidea den Aitor Leiza Zumaiarrak mahai inguru batean hartu du parte berriki. Bertan Euskal herriko kostaldearen egoeraren erretratua egin dute urpekariek, biologoek, ingurumen adituek eta ekintzaileek. Eta gune babestuetan arrantza arte debekatuak erabiltzen direla salatu ere bai. HEMEN sartuta Bidatz Villanuevak Berria egunkarian mahai inguruari buruz osatutako kronika interesgarria bilatuko duzue.   


Ubarroi mottoduna, Zarautz inguruan kumatzen den azken hegazti urtar haundia babes dezagun

Ubarroi mottoduna (Phalacrocorax aristotelis) euskal kostaldean kumatzen den azken hegazti urtar haundia degunez, bere populizaio auskorraren zaintza berezia egin beharrean gaude Arkamurkako ornitologia sailekoak. Euskal kostaldean bere etorkizuna oraindik ziurtatu gabe dagoen arren pixkanaka bada ere populazioa gorako joeran hasi dela ematen du, nahiz eta beste kantauri ixuri alde osoan (Galizia, Asturias edo Kantabrian) bere populazioa gain behera nabarmenean sartu. Bere meatxurik haundiena kumatze garaian kabi inguruetan izaten dituzten molestiaz gain, "Tresmailo" zein "tresa" bidezko arrantzak dira non ale asko hil egiten diren bertan arrapatuta. HEMEN informazio zabalagoa.

Zarauzko kasuan Mollarri irlak boleto asko izango lituzke espezie honek edo beste itsas hegaztiren batek kolonizatua izateko, bainan gizakiak bertara sartzeko debekurik izan ezean ez dago ezer eginik. Atseden leku gisa askotan bertaratzen dira irlara Ubarroi mottodunak, bainan molestiak lekuko ez dute bertara itsasterik lortzen.
  Nahiz eta Mollarri ingurua babes bereziko biotopo barruan kokatua egon, izugarria da bertaratzen den jende kopurua eta arazo hau ekiditeko bertan neurriak hartzea komeni dela uste degu, horregatik hemendik eskaera bat egin nahi diogu dagokion administrazioari, Mollarriko irlara joatea debekatzeko neurriak hartu ditzan.

EAEn Ondarroa eta Barrika arteko Bizkaiko itsasertzeko hamairu lekutan egiten du habia. Eta Gipuzkuan orain dela urte gutxi arte desagertua egon zen arren, gaur egun Getaria eta Hondarribia artean kokatzen diren 4 kolonia txiki ezberdinetan egiten dute habia. (Zarautz inguruan 9 rek) Euskal kostalde osoan 125 bat bikote inguru bakarrik egongo lirateke eta beste lurraldeei dagokionez,  iberiar penintsulako kostalde atlantiarrean zehar ia etenik gabe banatzen da, mediterraneoan askoz ere irregularragoa eta urriagoa da. Europan, ubarroi mottoduna (P. a. Aristotelis azpiespeziea) Islandia, Britainiar Irlak, Britainia eta Norvegiako kostetan eta iberiar penintsulako kostalde atlantiarrean ageri da.



 Davíd Alvarez ek Asturiasen egindako ikerketa batzuek zera ondorioztatzen dute, euriak asko erasaten dienean kabi askoek kale egiten dutela. Asturiaseko koloniekin alderatuz EAE n berriz zera ondorioztatzen degu, hemengo koloniak hareharriez osatua daudela non zuloak ugari izaten diren bertan babesteko. Asturiasen aldiz kareharriz osatuak direnez, han zuloak oso gutxi dituztela eta ondorioz arazo gehiago izan ditzaketela euriaz babesteko eta ondorioz kumeak ateratzeko. Informazio gehiago HEMEN


EAE n dauden beste kabi batzuren irudiak.




Askotan izugarrizko alturetan egiten dituzte beraien kabiak, beheko argazkiak horren lekuko



Beheko Ubarroi Mottodun hau orain bi urte Bizkaiako kolonia batean jaio eta eraztundu zuen Jon Hidalgok eta orain Gipuzkoako beste batean kabia egin eta bere txitak ateratzen ikusi degu. Lehen aipaturiko arrantza ereduen meatxuei dagokionez ubarroi mottodun hau degu lekuko, non gazte zela pita eta amua irentxita zituela berreskuratu zuten Bizkaiako lagunek, dirudienez zauriak sendatu ondoren sasoiko dago orain.


Pertsona askorek Ubarroi haundiarekin (Phalacrocorax carbo) nahasten dituzten arren, haundiarekin alderatuz ubarroi mottoduna txikiagoa da eta ez du izterretan, masailetan edo mokoaren oinarrian orban zuririk agertzen. Beste ezaugarri batzuez gain kumatze garaia iristean gandorra ere izaten du haundiak ez bezala. 
Ubarroi haundiaren irudi batzuk behekaldean
Gazte edo ez heldu baten itxura duen bat, Iñurritzako biotopoan ateratako argazkia da.

Ubarroi mottodunak ez bezala eztei aurreko garaian itxura honekin egoten dira Ubarroi haundiak

Ubarroi haundi heldu bat hegan. Neguan itxura honekin egoten dira. Gorka Ocioren argazkia.


2016(e)ko ekainaren 19(a), igandea

Aurtengo "Sare" Saria Arkamurka natura taldearentzat izan da

Denera hiru sari eman dituzte eta Arkamurkari "Sare" saria eman zaio, WEBean euskarari ematen zaion tratamentuarengatik. Ekitaldiko hizketa laburretan Arkamurkak euskararen alde orokorrean daraman bidea goraipatu da, ez WEBa bakarrik. Eskultura eta diploma bat ere oparitu dizkigute, Manterola artistak egina. Sariak ematen: Alkatea, Euskara-zinegotzia, Aholku-batzordekide bat eta Maite Etxaniz izan dira. Sariak jasotzen Asier Aldalur Arkamurkako blog harduraduna eta Martxel Aizpurua idazkaria izan gera eta guri laguntzen beste hiru taldekide ere izan ditugu. Kronika eta argazki gehiago  HEMEN . Aurrera begira eskultura jarriko dugu elkartean eta aurrera egin behar dugula gogoratu araziko digu.