2024(e)ko apirilaren 18(a), osteguna

Unai Pascual zientzilariaren hitzaldia Zarautzen "Klima aldaketa, krisi eko-sozialaren ispilu"

Klima aldaketa, krisi eko-sozialaren ispilu izenburupean Unai Pascual zientzialariak hitzaldia emango du Zarautzen. Hitzaldia 19:00etan hasita, ostegunak, apirilak 25an Modelo aretoan izango da. 

Klima aldaketaren atzean dauden gizarte eta ekonomiaren gako nagusiak landuko ditu Pascualek. Hainbat galderari erantzunak emango dizkio, besteak beste honako hauei.

KLIMA ALDAKETA HEMEN DA

Beraz zein da gaur eguneko diagnostikoa?

Eta etorkizunerako erronkak?

Nola ulertu klima aldaketa krisi sozio-ekologikoaren testu inguruan?


UNAI PASCUAL Ingurumen ekonomian doktorea da (Yorkeko Unibertsitatea, Erresuma Batua 2002). Gaur egun, Ikerbasque ikertzailea da Klima Aldaketari buruzko Euskal Zentroan (BC3), eta Bernako Unibertsitateko (Suitza) Garapen eta Ingurumen Saileko kidea da. Lehenago, irakasle titularra izan zen Cambridgeko Unibertsitatean 10 urtez, eta Manchesterreko Unibertsitatean eta Deustuko Unibertsitatean eman ditu eskolak. 25 urte baino gehiagoko esperientzia du ekonomiaren eta ingurumen-aldaketa globalen arteko erlazioari buruzko ikerketan. Klima-aldaketari eta biodibertsitatearen kontserbazioari lotutako ingurumen-politikari buruzko 200 artikulu zientifiko, liburu eta txosten tekniko baino gehiago argitaratu ditu.





2024(e)ko apirilaren 10(a), asteazkena

ZARAUZKO ORKIDEEN MAPA 2024


Juantxo Unzuetak, orkideen maitalea den Arkamurka natur taldeko kideak eskerrak eman nahi dizkio, bere taldekideei, udaletxetik orkideak zaintzeko  irekitako esperantzarako aukerari, jardineritzako arduraduna den Iosuri eta bere langileei, Patxi Coirari, Patriciari, Jokini, Ainharari, Aritzbatalde auzoko bizilagunei txartel politekin azken urteotan landareak zuen altzoan hartu dituzuenoi,  Arantxa loredendari eta orkideak zaintzeko ekintzetan hondar alea aportatu duten denei. Bide batez, asteburuan orkideak ikusteko egin diren irtereetara etorri diren 45 lagunei. Irteretara etorri zirenak asko disfrutatuko zutelakoan, aurrerantzean orkideak ikusteko ibilbide hau, lagunekin zein familiarekin dastatu eta disfrutatzeko aukera aprobetxatuko dutelakoan, etxe aurreko belarditxoetara etorri zaizkigun eboluzioaren harri bitxi hauetaz gozatzen jarraitu dezatela. Irteretara etortzerik izan ez dutenek Zarauzko orkideen mapa gidaritzat hartuta hor daukate aukera bere kontura joateko, eta bide batez  ikastetxe zein beste zenbait taldeek ere hor dute materiala eboluzioa lantzeko. Gure aldetik, aurrerantzean ere saiatuko gera lorategietan orkideen izenekin txartetxoak jartzen. Behar izanez gero Juantxo Unzuetarekin harremanetan jarri daiteke eta orkideak ikusteko adostu daitezke zenbait ekintza (juantxoun@hotmail.com) Ibilbidea hau izan liteke; Egaña kalean hasi, Araba kale osoa zeharkatu Orokieta ikastetxera arte, suhiltzaileak igaro eta Astiko pasagunean bukatzeko. Eta gero hiru harribitxi daude, San Pelaion Iñurritza zelaia, Pilartxoenea parkea eta Sanz Eneako lorategia. Beraz, Arkamurka natur taldea sortzeko izan genuen aldarriari jarraiki, ikasi ,erakutsi, ezagutzak errespetoa eta maitasuna bai dakarki... DISFRUTATU NATURAZ






2024(e)ko apirilaren 7(a), igandea

Zarauzko XXVI Astronomia Astea 2024

Aurreko urtean gure 25. urtemuga ospatu eta gero, hementxe gatoz berriro ere astronomia gaiei heldu asmoz. Ohiko moduan, bi hitzaldi interesgarri eta behaketa irteera bat prestatu dizkizuegu.

Zenbait urtetan urrutiko planeta, galaxia edo objetu bitxietara egin dugu bidaia. Aurten ordea, hemendik bertatik egingo ditugu hausnarketak eta bertakoari erreparatuko diogu. Hemendik eta hemengoari bakarrik? Ikusiko da...

Prentsan ageri ohi diren Astronomia berriak aztertu nahi ditugu, baino prentsa zientifikoari bereziki erreparatuz. Jakina da sentsazionalismoak gero eta leku handiagoa duela eguneroko berrietan; baino zer gertatzen da gaur eguneko zientzialari handiek luzatzen dizkiguten mezuekin? Joera horrek ere eragina izan al du zientziaren inguruko berrietan?

Bestalde, prentsan eta zineman bolo-bolo ibili ohi diren meteoritoen talkei buruz mintzatuko gara. Gertakizun katastrofikoak bezala irudikatzen dizkigute; baino horralakoak al dira beti? Zeintzuk dira meteroritoen talken eragin kaltegarri eta onuradunak? Zeintzuk izan dira ongien ezagutzen dugun planetan, gurean alegia, eragin dituzten ondorioak? Guzti horren inguruan mintzatuko gara osteguneko hitzaldian.

Eta amaitzeko, larunbatean astronomia behaketa bat proposatzen dugu Torreoiaren goiko solairutik,

eguraldia lagun badugu, izarrak, ilargia eta konstelazioak ikusten saiatuko gara.

Goxatu dezazuela, bada, prestatu dizkizuegun aukera hauetaz!!


Apirilak 17, asteazkena

Arkamurkaren aretoan 19:00tan

(Sta Marina 2, 2. solairua)


Praktika txarrak komunikazioan

Ander Gonzalez de Txabarri

Arkamurka Natur Elkarteko kidea


Azken urteotako espresiorik erabiliena hautatu beharko bagenu, Fake News edo berri ustelak izango litzateke. Hainbat eta hainbat “gezur” jaurtitzen dizkigute egunero arlo ezberdinetatik: politika, ekonomia, kirola… Zientzia, eta konkretuki astronomia, ez daude komunikazio praktika txar hauetaz aske: betidanik astronomiak pertsonen imajinazioa eta interesa jaso ditu, eta agente ezberdinek prestutasun hau aprobetxatu ohi izan dute praktika negatiboak aurrera eramateko.


“Praktika Txarrak Komunikazioan” tituluak adierazten duen bezala, hitzaldian astronomiaren arloan ematen diren sentsazionalismo, erdi-egi eta engainuak jorratuko dira. Agente desberdinek dituzten inzentibo makurrekin saioa irekiko da, hauek antzemateko iradokizun batzuk emanez, ondoren komunikabideek garatzen dituzten praktika txarrak aztertzeko; honen ostean zientzialariek beraien lana plazaratzeko unean egin ditzaketen hutsei (nahigabeko edo bestelakoak) buruz arituko gara.


Hitzaldiaren amaieran, azkenengo puntu honen ildora, bi zientzialari ospetsuen (Michio Kaku eta Abraham Loeb astrofisikariak, hurrenez hurren) kasu-azterketa bat egingo da; bi kasu hauek oso komentatuak izan dira azken urteotan astronomia komunitatean, eta hitzaldian zehar jorratutako fenomenoaren bi eredu oso argi dira.


18 de abril, jueves

En el local de Arkamurka, a las 19:00h.

(Sta Marina 2, 2º piso)


¿Impactos cósmicos? Sí, gracias

Esteban Esteban

Expresidente de la Asociación para la Enseñanza de la Astronomía


La charla tiene 3 partes diferenciadas. La primera corresponde al título en sí, la segunda a los peligros que tienen y han tenido los impactos con nuestro planeta y la última al conocimiento actual de los asteroides que pudieran causar problemas y las posibilidades de solucionarlos.

Gracias a los impactos cósmicos se formó nuestro planeta. Además proporcionaron agua y elementos esenciales para la vida, facilitaron la salida de los animales marinos a tierra e hicieron desaparecer las especies dominantes en favor de los mamíferos y en consecuencia posibilitaron la aparición de la raza humana.

Por otra parte se hará un repaso anecdótico de la caída de algunos meteoritos o meteoroides y los daños causados, desde los que han impactado en personas causándoles lesiones leves a algún caso más grave.

Pero en lo que respecta a grandes impactos ahora se dispone de suficientes datos para afirmar que al menos en este siglo no hay peligro. Cada vez se van detectando más y ya se conocen casi todos los asteroides cuya órbita se aproxima a la de la Tierra, se han analizado sus trayectorias y la de nuestro planeta, y se ha comprobado que los más peligrosos no impactarán.

Además se van realizando programas de defensa planetaria para analizar los métodos que podrían utilizarse para desviar un asteroide que en un futuro pudiera cruzarse con el camino de la Tierra.


Apirilak 20, larunbata

Zarauzko Torreoian 21:00etan


Gau behaketa


Eguraldia lagun badugu, Torreoira igoko gara bertatik gaueko behaketa bat egitera.

Begibistaz zerua ikuskatuko dugu eta konstelazio nabarmenenak kokatzen saiatu. Teleskopioak ere eramango ditugu eta ilargia, planetaren bat eta beste zertzeladaren bat ikusten saiatu.

Igotzeko zailtasunak dituenarentzat, Arkamurkatik kotxe bat igoko da noizbehinka.

 



2024(e)ko apirilaren 3(a), asteazkena

ZARAUZKO ORKIDEAK EZAGUTZEKO IRTEERA

Etorri Zarauzko orkidea basatiak ezagutzera!!!!

Eboluzio haundiko landareak dira eta haiek eta bere bizilagunak ezagutuko ditugu. Animatu!!!!

Irteera biak apirilak 6 eta 7ko asteburuan izango dira.

Hitzordu biak; Zarauzko udaletxeko plazan, goizeko 09;30etan izango dira.

Gidaria Juantxo Unzueta izango da.

Goiz bueltak izango dira eta norberak aukera dezala zein egunetarako irteerara joan.


Orkidea gehienak, eta sarrien ikusi ditugunak tropikoetan jatorria duten arren, gure lurraldean ere makina bat espezie ditugu. Maiz, tamaina txikiko loreak dira eta oharkabean pasatzen dira. Hala ere, adi egonez gero beraien edertasunaz goza dezakegu. Oso familia anitza osatzen dute, bizi-ziklo konplexu eta forma eta eraldaketa askotariko loreekin.


Ophrys fusca

Ophrys speculum

Ophrys tenthrendinifera

Ophrys spegodes