2020(e)ko irailakren 18(a), ostirala

ZARAUZKO XXII ASTRONOMIA JARDUNALDIAK

Urtero moduan, bagatoz berriz ere Astronomia Astearekin. Aurtengoan zertxobait beranduago eta murriztuagoa ospatuko dugu, eta “Astea” deitu ordez “Jardunaldiak” deitu diogu. Baina helburua betikoa da: gauza berriak ikusi eta ulertzea. Aurtengoan bi zarauztar ekarri ditugu eta argia pizteko eskatu diegu; ikusi nahi bait dugu, eta urrutira gainera!!


Ander Gonzalez de Txabarri etorriko zaigu lehendabizi irailaren 29an. Modelo Aretoan elkartuko gara 20:15tan eta argiari buruz mintzatuko zaigu, noski! Zer den, ze informazio dakarren eta nola baliatu dezakegun. “Argia argituz” arituko da eta hauxe bere lehenengo argi printza: Historian zehar gizakiak argiari buruz izan dituen ideia eta ezagueren zeharreko bidaia batekin hasiko gara. Ondoren, argi ezberdinen izaera eta ezaugarriei buruz jardungo gara, bai-eta erradiazio hauek astronomian dituzten erabilerei buruz ere.

Ander Gonzalez de Txabarriren hitzaldia
klikatu hemen.


Anderrek irekitako lehioari helduko diogu eta noraino ikusi dezakegun jakin nahi dugu. Zenbateraino handia da unibertsoa? Eta nolakoa? Itziar Garate Lopezek emango digu unibertsoaren neurria bere hitzaldian. “Unibertsoaren eskalak” azalduko dizkigu eta hauxe dio: Unibertso behagarriaren tamaina 10^27m-koa da, kuatriloi bat kilometrokoa. Baina inork ezin du halako neurri bat imajinatu. Gure mundutik kanpora zoom eginez, unibertsoaren egitura eta bertako objetu garrantzitsuenen eskalak ezagutuko ditugu. Baita guzti hori nola sortu zen ere. Streaming bitartez kontatuko digu, internet bitartez alegia. 

Itziar Garateren hitzaldia
klikatu hemen.


Zarauztik eta bi zarauztarren eskutik bidaiatu nahi dugu. Argi printza baten uhinean igota, olatu bat bailitzan, eta urrutira joan. Altxa ipurdiak eta zatozte Modelo Aretora irailaren 29an; eta eseri baita ere ordenagailu edo mugikorarren aurrean urriaren 6an. Aurtengoan bi modutara nahi zaituztegu bidelagun…

ARKAMURKAKO TALDEKIDEAK ORGANBIDEXKARA HEGAZTIAK IKUSTERA

Urtero bezala Organbidexkara joan ginen harraparien pasea ikustea. Oraingoan Mutrikuko Rafa, Kantabriatik etorri ziren Marta eta Charo, eta Arkamurkako Jon Azkue eta ni (Aitor)

Bi lagun hauekin geratu ginen Donibane Garazin eta presarik gabe kafetxo bat hartu genuen. Presarik gabe esan dut eguraldi kaskarra zegoelako eta abiatu ginen gora. Bere ahala baserri baten ondoan behi artean zikoina zuri talde handi bat zegoen eta hau izan zen gure lehen geldialdia. 



Iratiko txaleten hertzean hegaztientzako zentrora sartu ginen ea eguraldia hobetzen zen eta gero inguruan dagoen restaurantean beste kafe bat hartu genuen. Gure sorpresa lainoak gora egin zuten eta aukera izan genuen behaketa batzuk egiteko.

Zapelatz liztor jale batzuk, sai arreak, zikoina beltzak,San Martin mirotza (ala deitzen diote Frantzian) gurean Mirotz zuria da eta beste hegazti batzuk. Urtero ikusten ez dugun hegazti ikusgarri  bat ere ikusi genuen nahiz eta urruti izan, Ugatza. 

Bokadutxo bat jan ondoren urtero egiten dugun kotxe buelta egin genuen eta aipatzearren hegazti batzuk ikusi genituenak ,mendi txirta, beste ugatza, arrano suge jalea, ur zozoa…




Belatz gorria

Mendi berdantza gaztea

Pitxartxar nabarra

Arrano sugejalea

Ikusitakoen zerrenda:

-Ugatza

-Sai arrea

-Zapelatz liztorjalea

-Zapelatz arrunta

-Belatz gorria

-Mirotz zuria

-Zikoina zuria

-Zikoina beltza

-Usapal Turkiarra

-Txantxangorria

-Buztangorri iluna

-Buztanzuria

-Euli txoria

-Buztanikara zuria

-Buztanikara horia

-Larre buztanikara

-Mendi txirta

-Enara  arrunta

-Enara azpizuria

-Haitz enara

-Mendi berdantza

-Zozoa

-Mika

-Belatxinga mokogorria

-Belea

-Erroia

-Eskiñosua

Hauek denak ikusi eta gero Donibane Garazira jatsi ginen eta berton despeditu ginen Kantabriatik etorri ziren  lagunak.

Datorren urtean espero dugu beste egoera bat izango dugula eta Covid-19 ez izatea gure artean.