2026(e)ko apirilaren 15(a), asteazkena

Hitzaldia eta solasaldia; Petrolioa, Gerrak eta Trantsizio Faltsuak

Gure egunerokoan eragin zuzena duten gaiak argitzeko eta ikuspegi kritiko, hurbil eta ulerterraza eskaintzeko, hitzaldi berri bat antolatu dugu. Petrolioaren inguruko gatazkak, trantsizio energetikoaren itzalak eta gure kontsumo-ereduen ondorioak izango ditugu hizpide.
Ez da beharrezkoa gaian aditua izatea: adibide argiak, gertukoak eta ulertzeko errazak emango dira.
📅 Eguna: Apirilak 23, osteguna
⏰ Ordua: 19:00etan
📍 Lekua: Zarauzko Modelo aretoa
🎙 Hizlariak: Aitziber Sarobe Egiguren eta Alex Lopez
ZATOZ ETA PARTE HARTU!!!
Zure egunerokoarekin lotura zuzena duten gaiak modu argian azaltzeko aukera izango da, galderak egiteko eta iritziak partekatzeko tartearekin.



 

ZARAUZKO ORKIDEAK EZAGUTZEKO IRTEERA, 2026 apirilak 18

Orkidea basatiak gure herriko belardietan izaten ditugu urtero, eboluzio handiko landare hauek bertatik bertara ikusteko aukera paregabea dugu irteera hau. Beraien bitxikeriak, egokitzapenak eta edertasuna gertutik ezagutuko ditugu. Zatoz gurekin!

Arkamurka eta Gerriko Berde-Urdinak antolatuta egingo dugu Zarauzko orkideen ibilbidea.

📅 Eguna: Apirilak 18

⏰ Ordua: Goizeko 9:00etan

📍 Elkargunea: Agueseneko biribilguneko bus geltokia

Gure inguruko biodibertsitatea hobeto ezagutu eta bide batez naturaz gozatzea nahi baduzu aukera bikaina duzu larunbateko irteera hau. Animatu!!!!