2014(e)ko maiatza 20, asteartea

Marearteko irteera Zarauzko harraldera

 Aitor Leizari mila esker orkideen eta mareartekoaren irteera antolatzeagatik,
 beti bezela plazer handi bat izanda. Behekaldeko argazkian Arkamurkako taldekideekin.

 Jende asko zegoen errepide azpiko haitzetan eta une askotan gure gana ere inguratzen ziren .Oso eguraldi ona tokatu zitzaigun eta asko gozatu genuen, animalia barietate asko ikusi genituen eta denok pixka bat gehiago ikasteko balio izan zigun.


Ikusitako animalien zerrenda:

Karramarroak
1-Clibanarius erythropus (cangrejo hermitaño), 2-Pachygrapsus marmoratus (cangrejo corredor), 3-Carcinus maenas (cangrejo de mar común),4- Porcellana platycheles (Porcelana).

Izkirak
1-Palaemon elegans (quisquilla común), 2-Crangon crangon (quisquilla de arena=argazkian dagoena), 3-Athanas nitiscens, 4-Alpheus sp.,

Zirripedoak:
1- Chthamalus stellatus (balano de la rompiente) , 2-Balanus perforatus
Plantelminto eta txitxarea
1-Procerodes littoralis, 2-Nereis sp (Zarautzen= Aitzarra)

Anemona eta aktiniak:
1-Actinia fragacea (Actinia fresa), 2-Actinia equina (Tomate marino), 3-Sargantia elegans, 4-Anemonia viridis (Anemona).

Arraiak: 
1-Blennius pholis (babosa), 2-Parablennius sanguinolentus (Lagartina), 3-Pomatoschistus minutus (Gobio de arena), 4- Echiichthys vipera (hondarazpiko=argazkikoa), 5-Lepadogaster lepadogaster (Ahate lepati), 6-Gaidropsarus mediterraneus (barbada común)

Poliplakoforoak: 
1-Acanthochitona fasciculare (txitoia ileekin), 2-Lepidochitona cinerea (Ileigabeko txitoia).

Moluskoak:
1-Monodonta lineata (Maulioa=Zumaian jaten dena), 2-Gibbula umbilicalis (ez den jaten maulioa), 3-Nassarius reticulata (Margarita)
Sepia officinalis (txoko edo potxa) ale bat arrantzatu zuten gure aurrean eta arrautza multzo bat ikusi genuen.

Nudibrankioa:
1-Facelina sp. Asko zegoen eta arrautza puesta espiralean asko ikusi genituen.

Algak:
1-Placamium cartilagineus (alga gorria plano baten zegoena) , 2-Padina pavonia (Txuria abaniko itxurarekin) , 3-Lithophilum incrustans (harri gorri itxurakoa), 4- Enteromorpha sp.(alga berdea), 5-Asparagopsis armata (Australiako alga gorria)

Barkatu ez jartzea izenak euskaraz , baino denon artean jarri beharko ditugu, azalpen txiki bat jarri dut jabetzeko ze animalitaz ari garen.
Eskerrik asko etortzeagatik irteera hauetara.
Ezagutzen denean zer dagoen harri horietan, baloratzen hasiko gara itsasoaren aberastasunaz.

Berriro eskerrikaso Aitor Leiza-ri hau dena antolatzearren.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.