2014(e)ko maiatza 14, asteazkena

JAKOBA ERREKONDOREN ILARGIA

x


Euskadi Irratiko Landaberri programan entzun diot Jakoba Errekondori esaten, nekazaritzako lanei 

begira, ilargiaren faseei begiratzeak ez duela zentzurik, ilargia osoa ikusi edo zati bat ikusi grabitatea 

berdina izaten jarraitzen duelako, edo, behintzat, ilgorakoan eta beherakoan grabitazio-indar 

berdintsuetatik igarotzen dela. Nik behintzat hala ulertu nion. Asko poztu nintzen hori entzutean.

Ez dakit entzuleak konturatu ziren Jakobak hori esatean beren tradiziozko ilargi-sinesmen guztiak 

pikutara bidali zituela, nork eta tradizio horren azken urteetako aitaponteko izan den Jakobak.

Ilargiaren inguruko sokak aurrera darrai, ordea. Berritan BERRIAn Koldo Nuñez geologoa ere jausi 

da  ilargi-tradizio itsuaren sarean “zientziak ez ditu oraindik frogatu, baina …” bere Pazkozko Ilargia 

artikuluan. Orain inongo tradiziorik izan ez duen fenomeno bati heldu zaio txanda, euskaraz erabiltzen

 ditugun  lgora eta ilbehera hitzak aprobetxatuz. Ilargiak zeru-altueran egiten duen gora-behera omen

 da orain garrantzizko landareen ereite, landaketa edo inausketarako. Fenomeno horri loturik 

omen dira teta ez ilargi-faseei.  Ni astronomia-gaietan asko ez dakidanez, adituengana jo dut galdetzeko

 ea zeruan  ilargiaren  ibilbidearen gora-behera horien berri jakiteko.


Jakin dudana da:


1.-Ilargiak horizontean egiten gora eta beherek ilargi-faseen zikloaren iraupen bera dute, 28 egun ingurukoa.


2.-Aszendente egon eta deszendente egon lurrarekiko ilargiaren indar grabitazionala berdina da, batez

 bestekoa hartzen badugu. Gerta daiteke Ascendentean handiagoa izatea batzuetan eta beste batzuetan 

deszendentean izatea handiagoa. Aldatzen doa.


3.-Ilargia horizontean punturik gorenean dagoenean EZ DU kointziditzen ilargiaren fase batekin edo 

bestearekin. Ez dago korrelaziorik. Batzuetan fase batekin kointziditzen du, eta beste batzuetan beste 

fase batekin. Aldaketa horretan fase guztiak pasatzen dira.



4.- Jendearentzat ezinezkoa da (aparatu astronomiko konplexuz lagunduta ez bada) jakitea une batean 

aszendentean edo deszendentean gauden, ez badu behintzat erosten Jakobak gomendatzen duen liburua. 

Han ipintzen du zein egunetan zein egoeratan gauden. Liburu hori gabe gure aurrekoek (geuk ere ez)

 ezin zuten jakin aszendentean gauden ala deszendentean. Ezin, bada, haiek izena eman jakin ezin zuten 

zerbaiti.




Batekin nahikoa ez eta HAZIko Eusko Labeleko egutegian ere hileroko orrian dio ilgora ez dela ilargi-

faseekin lotura duen terminoa, egoera aszendentearekin baizik, eta ilbehera egoera

 deszendentearekin. Bikain, lagunok! Eta zein termino erabili behar duzue ilargi-faseak adierazteko?

 Beti erabili denerako baztertu eta orain arte inork erabili ez duenerako sartu. Bada herri honetan

 nahasmenduak sortzeko gaitasuna!

Eskubide osoa du, noski, Jakobak orain bigarren interpretazio honi garrantzia ematea landa-lanei

 dagokienez, ilargi-faseei indarra kenduz. Baina ilgora eta ilbeherei euskal jendeengan izan duen

 tradiziozko esanahia aldatzea ez da hain zilegi, eta ez da ere zilegi informazio berri bat ematea

 antzinako hitzekin estalita.

Aholku bat ematen hasita, esango nioke Jakobari, beste termino batzuk erabiliz adierazteko hemendik

 aurrera ilargiak horizontean egiten duen gora eta behera hori. Hori egingo balu irrati-saio batzuetan,

 orduan ikusiko luke bere entzuleek zeri lotuak dituzten dauzkaten ilargi-sinesmenak. Ilgora eta ilbehera

 ilargi-faseei lotutako terminoak dira, Jakobak nahi ala ez.

Ez da linguistikoki oso etikoa, nire iritzirako, pentsatzea “nik ilgora eta ilbehera erabiltzen ditudanean

 hau eta hura ulertzen ditudala esan dut eta hortik aurrera entzuleek nahi dutena uler dezatela”.

Jakobaren jarraitzaileren batek irakurtzen badu nire idatzi hau, esango nioke jarraitzeko Jakobak

 ilargiaren inguruan ematen dituen aholkuak, horretan sinesten ez dugunon iritzian, horretatik kalterik

 behintzat ez baita sortzen. Gainera, oso polita da pentsatzea astroen dinamikan sartuta ari garela

 baratza lantzen. Gure baratzean eragin zuzena duen astroa eguzkia da, ordea, ez ilargia. Zer egingo

 diogu, bada !

Martxel Aizpurua

Zarautz


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.