2023(e)ko abenduaren 12(a), asteartea

Arkamurka eta Pagoeta Mendizale Elkarteak elkarrekin Lizarragako mendatean barrena egindako irteeraren irudiak

Urtero bezala aurten ere, Arkamurka Natura Elkarteak eta Pagoeta Mendizale Elkarteak elkarrekin egin dugu urteko azken irteera. Urtero herrialde ezberdin batera joan ohi izan gara, eta aurten, Nafarroaren txanda izan da. Arkamurkak gidatuta, Urbasaraino joango gara. Lizarragako mendatean hasi eta bukatu den irteerak, gutxi gorabehera, 8 km-ko luzera izan du, eta tartean San Adrianeko ermitan hartu dugu atsedena. Inguru horretako geologia eta geomorfologia ezagutzeko aukera bikaina izan da. Hemen behean dituzue ikusgai bidaian zehar ateratako argazki sorta.