2019(e)ko irailaren 18(a), asteazkena

CHASING ICE: KLIMA ALDAKETAREN EBIDENTZIAK, NATURA DOKUMENTALDIA

Irailak 24, asteartea - 20;00etan, Zarauzko Modelo aretoan izango den dokumentaldi honetan National Geographic aldizkariko James Balog argazkilariak hainbat urteetan zehar egindako argazkien bidez Groenlandia, Islandia eta Alaskako glaziarren atzerakada ikusteko modua izango da. Alegia, glaziar hauen urtzea erakutsi zuen dokumental honetan; modu horretan, Lurraren beroketa globalaren inguruan egon den eztabaida argitzeko ebidentzia argiak emanaz.




Dokumentaldiaren ondoren izango den forumean Eñaut Izagirre hizlaria izango da. Berau, geografoa, glaziologoa eta EHUko doktoregaia da.