2020(e)ko ekainaren 28(a), igandea

IGANDE HONETAN ZARAUZKO IÑURRITZA BIOTOPORA (IRITA) EGINDAKO IRTEERAREN IRUDI BILDUMA

Txoko honetatik Arkamurka taldearen izenean gaur irteerara etorri zeraten 35 taldekide guziak banan banan eskertu nahi genituzke, Aitor Leiza maixu haundiak eman dizkigun azalpenak benetan aberasgarriak izan dira. Iñurritza biotopoak bere txikian dituen altxorrak ederki adierazi dizkigu, dunetatik hasi, itsas labarretatik jarraitu, ondoren paduretako dinamika esplikatuaz Iritan bukatzeko. Bukaera Iritan eman diogu eta bertan ingurune hau naturalizatzeko Arkamurkak udaletxeari eman dizkion aholkuak bertatik bertara adierazi dira. Besterik gabe behekaldean dituzue gaurko irteeran Alberto eta Patriciak atera dituzten argazki sorta bat. Beste batean elkar ikusiko geralakoan eskerrikasko denoi eta hurrengo arte.






















2020(e)ko ekainaren 22(a), astelehena

IÑURRITZA BIOTOPORA IRTEERA ZARAUZKO ARKAMURKA NATUR ELKARTEAREN ESKUTIK


Ekainak 28, igandean goizeko 9retan Iñurritza biotopora irteera antolatu du Arkamurka natura taldeak, Malekoi bukaeran dagoen Shelter kafetegiaren ondoan egin degu hitzordua, Iñurritza biotopoaren sarreretako batean alegia.


Zarauzko udalak egindako eskaerari erantzunez, Arkamurka natura elkarteak Iritan hasi den naturalizazioari jarraipena nola eman aholku batzuk eman dizkio berriki udalari. Hori dela eta igande honetako irteeran aholku horiek bertatik bertara azaltzeko asmoa dago. Beraz natur zale orok aukera paregabea izango du igande honetan Iñurritza biotopoko biodibertsitateaz gozatzearekin batera, irita nola naturalizatzen ari den ikusiaz goiz eder bat igarotzeko.


Iritan garrantzia ekologiko handiko habitatak eta espezieak berreskuratzeari begirako irizpideak baliatzeaz gain, Zarautzek lehendik ezagunak dituen uholdegarritasun-arriskuak ere kontuan hartzea nahi du Arkamurkak. Baina, horrekin batera arrisku naturalak saihestu edota gutxitzeko neurriak har ditzakegu, eta egun, kontuan hartu beharreko aspektuak, gure ustez, Zarauzko hiri-antolamenduan. Balio ekologiko handiko eremuak eskuratzeko aukera daukagu eta hori galdu ezin den aukera da. Biak uztartzen dira Arkamurkaren proposamenean. Azalpen gehiago egunean bertan.

Ohar moduan: Irteerara etortzeko asmoa duzuen guziei maskararekin etortzea gomendatzen zaizue eta hogei pertsonatik beherako taldeak osatuko dira.