2017(e)ko azaroaren 30(a), osteguna

ZARAUZTIK OÑATIKO ARAOTZ AUZORA EGINDAKO IRTEERAREN KRONIKA


Oñatiko naturzaleen eskutik zein Juantxo Unzueta eta Aitor Leiza gidari genituela Araotz aldeko paraje zoragarrian goiz pasa ederra bota genuen igande goizean. Aizkorri, Zaraia eta Elgea bailaren artean hondoratuta dagoen Jaturabe izeneko arroil ezkutu baten ondoan dago kokatua bera. Mendebal aldera Orkaitzegieta mendia aurkitzen da eta bertara joateko bidean aitzulo moduko begi zulo haundi baten ondotik igarotzen zera. 
Zulo honetako lurrean asun mintzakara (Urtica Membranacea) mota berezi bat ikusteko aukera izan genuen, orain dela 150 urte baino gehiagoan Gipuzkoatik desagertuta zegoela pentsatzen zen bainan orain gutxi Oñatiko naturzaleek berriro aurkitzea lortu zuten bertan.

 Berezitasun honetaz gain badira beste bitxikeria batzuk inguru honetan eta horien berri Oñatiko natur zaleek eman ziguten. Gardatxoa (Timon lepidus) izango litzateke bera, Gipuzkoarako ere lehen zita izango litzateke hau, penintsula iberiarrean dagoen musker haundiena da bera. Berezitasun hauetaz gain bezteak beste Gipuzkoan dagoen sai arre kolonia haundiena ere bada bertan. Naturaz gain kondaira askoko ingurua degu bera, Lope de Agirre abentura zalea ere bertan jaiotakoa da, berau hegoamerika konkistatzera joan zirenean espainiako FelipeII erregeari oldartu egin zitzaion bera errege izateko nahian, bere esanetara zituen gerrilari batzuekin batera eta ondorioz espainiako erregeak bera arrapatzeko bere atzetikan milaka kilometro eta denbora luzez ibili ondoren Venezuelan arrapatu eta erahil egin zuten. Santa Krutz apaiz karlistak ere ezkuta leku bezala ibili zuen inguru malkartsu hau liberalak bere atzetik zituenean. Beraz natura zein istorio haundiko lekua dugu berau. Jarraian dituzue bertan atera genituen argazki sorta hau.
Araotzera iritxi berritan, Aitzuloko mendia atzean degula.
Mendi irteerako lehen maldei aurre egiten,
Zulo honetako lurrean asun mintzakara (Urtica Membranacea) mota berezi bat ikusteko aukera izan genuen, orain dela 150 urte baino gehiagoan Gipuzkoatik desagertuta zegoela pentsatzen zen bainan orain gutxi Oñatiko naturzaleek berriro aurkitzea lortu zuten bertan. 
Aitzuloko beste ikuspuntu batzuk
Aitzuloan barrena taldekideekin
Udazkeneko koloreak bizi bizi zeuden, Orkatzategi mendia da hau.
Goiza oso lainotsua izan genuen
Sai arreak (Gyps fulvus) Aitzuloko arroiletan beraien hegoak eguzkitan berotzen
Aitzulora iritxi arteko maldak nahiko pikoak ziren, inguru hau lurrazal meheko eremua izanik urritz zuhaitza da nagusi.

Igoeraren beste irudi bat
Behin ipar ixuri aldetik hego ixuri aldera pasatu ginenean pasaia zein landaretza asko aldatu zen.

Martxelek iparra, hegoa eta beste hainbat konturi buruzko azalpenak ematen
Beste Sai arre (Gyps fulvus) bat 
 Oñati inguruan genbiltzala txantxikuak ezin falta ba..... Txantxikua izatera iristeko bidean metamorfosi baten bidez brankeak izatetik haragi jale izatera pasako dira eta alga zein landaretaz elikatzetik, putzutik irten ondoren arnasa hartu eta txantxikuak  bihurtzen dira.
Oñatiko naturzaleak txantxikuai buruzko kondaira bat kontatzen
Asun faltsua (Lamium maculatum)
Mendiaren hegoaldeko bide gehiena euria zein laino tartean egin genuen
Pagadian barrena Urrexolako bidean
Juantxo beti bezala laguntzeko prestu...
 Ipurua (Juniperus communis )zuhaitzak ematen dituen fruituetatik ginebra ateratzen da.
Ipurua (Juniperus virginiana)zuhaitzaren beste irudi bat
 Hosto hauek Astigar (Acer jenerokoak) zuhaitzarenak dira bainan hosto bien arteko berezitasuna Aitorrek ondorengo bideoan ematen du
Aitor Leiza 5 eta 3 puntako hostoen arteko bereizketa egiten
 Basa erramua (Evonymus europaeus)
Basa erramuaren (Evonymus europaeus)fruitu bat
 Zozo beltz (Turdus merula) bat gabiraia edo aztoreak janda, Ugaztunen batek jana izango bazen, ez ziren horrein osorik izango lumak.
Belatxinga moko gorriek (Pyrrhocorax pyrrhocoraxhegaldi ederrak eginez bide lagun izan genituen ibilbidean zehar
Urrexola auzoa horrela ikusten zen mendian goitik begiratuta
Karraskiloa (Rhammus alaternus)
Arraskalatximini edo erratza izenez ezagutzen da landare hau, tximini zuloak garbitzeko zein erratz bezala erabili izan direlako deitzen zaio horrela. Liliazeoen familiakoa da bera
Kantauri ixuri aldetik hego aldera pasa bezain azkar erkametzak eta ametz zuhaitzak ugaritzen hasi ziren. Argazkikoa ametza(Quercus pyrenaica) dela ematen du. Nahiz eta batzuetan elkar hibridatu ere egite omen diren.
 Huntza (Hedera hibernica) bere fruituekin
 Gurbitzaren (Arbutus unedo) fruituak
 Gurbitza(Arbutus unedo)zuhaitz ederrak ere pasa genituen bidean.
Basa larrosa (Rosaceae sp)
Urrexola auzora iristen
Urrexola auzora iritxi ginen unea
Hamaiketakoa egiten Urrexola auzoan
Hamaiketakoa egin ondoren mendian behera
 Jaturabeko zubia

Jaturabe arroilean dagoen zubia zeharkatzen 
Jaturabe arroilak oso sakonera haundia du

 Garai bateko bainu etxe baten ondotikan ere pasa ginen, oraindik ere harriz egindako bainera ederraikusten dira bertan
 Bainu etxea izan zenaren beste irudi bat.
 Iblilbide gehiena laino tartean egin genuen

 Bukaerako ibilbidea uretako kanal baten ondotik egiten da
 Oñatiko naturzaleei, Iker, Aitor eta Mikeli gureganako eduki zuten prestutasunarengatik eskerrik beroenak eman nahi dizkiogu taldekide guzien partetik.
Mendi buelta egin genuen talde osoaren argazki bateratua