2026(e)ko urtarrilaren 19(a), astelehena

2026ko hegazti urtarren urteko kontaketak Zarautzen eta Getarian

Zertzeta arruntak. Koldo Lizundiak egun hauetan IƱurritzan ateratako argazkia da

Arkamurkaren eskutik aurten ere Zarautz eta Getariko hegazti urtarren errolda egin degu: Ondoren nola egiten den eta zertarako balio duen adieraziko dizuegu.

Urtarrileko hotzak iristen direnean, gure hezeguneak neguko isiltasunean barneratuta egoten dira. Baina egun horietan, ehunka ornitologo eta boluntario ateratzen gara hezeguneetara, urteko jarraipen garrantzitsuenetako batean parte hartzera: hegazti urtarren inbentarioa egiten dugu. Lan koordinatu eta erraldoi honek aukera paregabea ematen digu gure hegazti populazioen egoera ezagutzeko eta hezeguneen osasuna neurtzeko.

šŸŒ Zer da errolda hau?

Hegazti urtarren errolda urtean behin egiten den zenbaketa sinkronizatua da, urtero urtarrilean izaten da. Helburua  hezeguneetan negua igarotzen duten hegazti guztiak zenbatzea da: Besteak beste ahateak, antzarak, kaioak, limikoloak, zikoinak, kuartzak, kurriloak eta abar zein ur-inguruneekin lotura duten beste espezie asko.

Iberiar penintsulako datuak International Waterbird Census (IWC) programaren parte dira, eta horri esker, mundu mailako joerak alderatu eta interpretatu daitezke.

Nola egiten da?

Metodoa sinplea dirudi, baina antolaketak  zehaztasun handia eskatzen ditu.

1. Hezeguneen hautaketa

Hezegune, urtegi, padura, estuario, ibai, portu eta bestelako ur-guneak bisitatzen dira. Autonomia-erkidego bakoitzak lehentasunezko zerrenda bat du, estaldura zabala eta errepresentatiboa bermatzeko.

2. Zenbaketa sinkronizatua

Zenbaketak asteburu berean egiten dira, hegaztien mugimenduek bikoizketak sor ez ditzaten. Taldeek hezegunea zeharkatzen dute edo behaketa-puntu finkoetatik lan egiten dute, espezieak banatu eta kopuruak jasoz.

3. Behaketa-teknikak

Prismatikoak eta teleskopioak

Oinez edo ibilgailuz egindako ibilbideak

Hezegunea sektoreetan banatzea

Kasu batzuetan, argazki aerioak edo droneak

4. Datuen erregistroa eta bidalketa

Emaitzak autonomia-erkidegoetako eta estatuko datu-baseetan sartzen dira, eta ondoren IWC programara igotzen dira, joerak aztertzeko.

Zertarako balio du?

Zenbaketa honek ez du soilik “zenbat hegazti dauden” esaten. Askoz gehiagorako da.

1. Populazioen tamaina ezagutzeko;

Urtez urte zenbat hegaztik negutzen duten jakiteko eta gorabeherak detektatzeko aukera ematen du.

2. Hezeguneen egoera ebaluatzeko;

Hegazti urtarrak adierazle ekologiko bikainak dira. Haien presentziak edo ausentziak hezeguneen osasunari buruzko pistak ematen ditu.

3. Kontserbazio-neurriak diseinatzeko;

Datuak ezinbestekoak dira:

Espazio babestuak deklaratzeko edo berrikusteko

Kudeaketa-planak egiteko

Mehatxu berriak identifikatzeko

Nazioarteko konpromisoak betetzeko (Ramsar, Hegaztien Zuzentaraua…)

4. Herritarren parte-hartzea sustatzea

Herri zientziaren aldeko elkargune sendoenetakoa da, non profesionalak eta zaleak helburu bateratu baten alde elkartzen diren.

Laburbilduz;

Hegazti urtarren errolda funtsezko tresna da gure hegazti-populazioen bilakaera ulertzeko eta hezeguneak babesteko. Lan isil eta kolektiboa da, baina gure biodibertsitatearen etorkizunerako erabakigarria.

Hemen Zarautz eta Getariko erroldaren emaitza:

GETARIA (Aitziber Sarobe, Pello Izkeaga, Imanol Lizartza, Manu Sanchez)

Kaio hankahori Larus michahellis 179

Kaio beltza Larus marinus 2

Ubarroi handi Phalacrocorax carbo 13

Ubarrroi mottodun Phalacrocorax aristotelis 16

Antxeta mokogorri Chroicocephalus ridibundus 2

Martin arrantzalea Alcedo atthis 1



ZARAUTZ;

IRITA; (Asier Aldalur, Haritz Sarobe, Emilio Salvatierra)


Criollo ahatea 3

Ur oiloa Gallinula chloropus 12

Uroilanda haundia Rallus aquaticus 1

Lertxun hauskara, Ardea cinƩrea 1

Basa ahatea Anas platyrhynchos 45

Etxeko antzarra, Anser anser 1




IƑURRITZA; (Asier Aldalur, Haritz Sarobe, Emilio Salvatierra)


Zertzeta arrunta Anas creca 4

Ur oiloa Gallinula chloropus 11

Ubarroi haundia Phalacrocorax carbo 1

Uroilanda haundia Rallus aquaticus 5

Basa ahatea Anas platyrhynchos 6

Kaio hankahoria Larus michahellis 47

Kaio iluna Larus fuscus 1

Antxeta burubeltza Larus melanocephalus 1

Istingor arrunta Gallinago gallinago 4





MOLLARRI;(Asier Aldalur, Haritz Sarobe, Emilio Salvatierra) 0


2025(e)ko abenduaren 3(a), asteazkena

Joxepo Teresen eskutik 'San Anton, BIO monton' dokumental solasaldia zuzenean ikusteko aukera


San Anton mendiko biodibertsitatea aztergai izan du Joxepo Teres ek dokumental honetan. Joxepo Arkamurka Natura Elkartea eta Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea da eta honela laburbildu du bere hitzaldia: «Bizkaiko golkoan toki gutxik gordetzen dute San Anton mendiak adina magia. Paisaia idiliko batean kokaturik, espezie mota ezberdin anitz bizi dira. Bertan, aldaketa ugari izan diren arren, biodibertsitatea trinko mantentzea lortu da. Baina, noiz arte? Bizidunen aniztasuna kaltetu eta mehatxatzen duten faktore eragileak ere badira». Saioaren izenburuak dena esaten du, 'San Anton, BIO monton'.  


'San Anton, BIO monton' dokumental solasaldia zuzenean




2025(e)ko azaroaren 21(a), ostirala

UDALATX "URA ETA ATXA" DOKUMENTAL SOLASALDIA INMA MUGERTZAREKIN, ZUZENEAN IKUSTEKO AUKERA

Azaroak 27, osteguna 19;00tan. Zarauzko Modelo aretoan


Dokumentalaren trailerra, dokumental osoa PRIMERA plataforman ikusteko aukera dago.

Inma Mugertzak eskaini zigun hitzaldi solasaldia zuzenean ikusteko aukera duzue hemen

URA ETA ATXA dokumentalak Udalatx mendiaren balio historiko, kultural eta naturalak jasotzen ditu, Besai-de Mendizale Elkartearen ekoiztutako ikus entzunezko bateratuan. Ingurune hau babesteko deiadarra da.

Udalatx mendia (1117 m) duela milioika urte itsasotik agertu zen. Bere harkaitzetan eta haitzarteetan antzinako bizitzaren aztarnak ikus daitezke, eta bere barnean, garai bateko gizakien hezurrak eta arrastoak ere gordetzen dira.

Mendeetan zehar izan dira ustiatuak Udalatxek eskainitako baliabideak. Baina gaur egun ere bizi bizirik jarraitzen du, bere baitan dituen baso, zelai, harkaitz eta harri arrailetan babesa eta bizitokia emanez hainbat: hegazti, ugaztun, narrasti, anfibio eta abarrei.

Ondorengo solasaldia Inma Mugertza Perello kin izango da. Doktorea eta ikertzailea, Euskal herriko unibertsitatean, HGI Hidro ingurumeneko prozesuak ikertaldekoa.

2025(e)ko urriaren 9(a), osteguna

ZARAUZKO 46.NATURA ASTEAN IZAN DIREN HITZALDIAK ZUZENEAN IKUSTEKO AUKERA DUZUE HEMEN



šŸ‚ Udazkenero bezala, martxan da Natura-Astea Zarautzen. Arkamurka Natura-Elkarteak urtero antolatzen duen ekimen honek gure inguruko natura ezagutzeko, zaintzeko eta gozatzeko aukera paregabea eskaintzen du. Aurtengo egitaraua bereziki aberatsa izan da, eta herritarrak animatu nahi ditugu antolatu diren hitzaldi, dokumental eta erakusketetan parte hartzera, ea denon artean naturaren aldeko kontzientzia indartzen dugun. Aurtengo hitzordua urriaren 13tik 19ra izango da: Aurtengo edizioak naturaren eta gizartearen arteko harreman konplexuak jorratuko ditu, klima-aldaketaren eragina, espezie inbaditzaileak, turismoaren presioa eta mendiko kirolen inpaktua bezalako gaiak aztertuz.

šŸ“ Hitzaldiak eta dokumentalak astean zehar izango dira, guztiak euskaraz eta Zarautzen bertan:


Urriak 14, asteartea (19:00) – KANTAURI dokumentalaren emanaldia, Xabier Mina (Naturalista, dokumental egilea, ikertzailea, irakaslea) Lekua: Modelo Zineman. Ondoren solasaldia izango da.

Urriak 15, asteazkena (19:45) – Kiroldegiak mendian: Espezie inbaditzailea?, Luixmari Zulaika Isasti (EHUko irakaslea). Arkamurka elkartearen egoitzan.

Urriak 16, osteguna (19:45) – Turismoa, natura eta mendia: Ezinezko oreka? Turista maitea hau ez da postal huts bat. Sare sozialak. Jon Kareaga (Eduki sortzailea, ingurumen aktibista). Arkamurka elkartearen egoitzan.

šŸ“ø Urriak 19, igandea, Natura-Astea amaitzeko, Zarauzko azokan onddoen erreinuari buruzko erakusketa, Perretxikoen erakusketa eta ingurune naturalaren inbasioa jorratuko dira.  Ordutegia 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara izango da. 
🌿 Arkamurka Natura-Elkarteak herritarrak eta bisitariak gonbidatzen ditu naturaren zaintzaz eta ingurumenaren erronkez hausnartzera, eta parte hartzera ekitaldi hauetan. Sarrera librea da, eta hitzaldiak elkartearen egoitzan izango dira, salbu eta dokumentala, Modelo Zineman.
šŸ“£ Deialdia: Etor zaitez, parte hartu eta partekatu! Natura-Astea ez da soilik naturaz gozatzeko aukera bat, baizik eta gizartearen eta ingurumenaren arteko elkarrizketa sustatzeko gune bat ere bai.

2025(e)ko urriaren 1(a), asteazkena

ZARAUTZ GEOLOGIKOA, Bisita geologiko gidatua

Arkamurka Natur Elkartea eta Luberri museoaren artean Zarautzeko geologiari buruzko irteera bat antolatu dugu. 

IƱurritzako sarreratik abiatuko gara (Zubiondo Jatetxetik) eta Narros jauregian amaituko dugu. Irteera bi zatitan banatuta egongo da. Lehenengo, Zarautzeko testuinguru geologikoari buruz arituko gara, ondoren, geologiak Zarautzeko arkitekturan duen presentzia behatuko dugu. 

Data: urriak 4, larunbata.

Iraupena: 10:00etatik 12:30ak arte inguru. 

Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko Luberri museoarekin jarri kontaktuan. Plaza mugatuak dira.

- Tlf: 943 26 05 93

- Posta elektronikoa: luberrimuseoa@gmail.com

Arkamurkako bazkideentzat dohainik izango da.

Animatu!


Zarautz eta inguruko arroken jatorri geologikoaz mintzatuko gara, ondoren material horiek herriko arkitekturan duten presentzia azaltzeko. Malekoian, landare formak dituzten hareharriak eta Brasileko granitoekin sortutako artelanak behatuko ditugu. Herriko kaleetan barrena eraikin esanguratsuenak altxatzeko erabili ziren arrokak aztertuko ditugu.


2025(e)ko irailaren 4(a), osteguna

Ilargi eklipse osoa

2025eko irailaren 7ko ilunabarrean, ilargi eklipse oso bat ikusteko aukera izango degu Euskal Herrian eguraldia lagun izan ezkero. Eklipsearen behaketa begi hutsez egin daiteke, ez dago inolako arriskurik eta ez da tresna berezirik behar.

Ilargia erabat eklipsatuta aterako da; beraz, fase osoaren amaiera ikusiko da, baina ez hasiera. Eklipse osoan zehar, ilargia ez da erabat ilun egongo, tonu gorrixka hartuko du, Lurreko atmosferak desbideratzen duen eguzki-argiaren zati bati zor zaio hori.

Zarautzen
Eklipse penunbralaren hasiera17:28
Eklipse partzialaren hasiera18:27
Eklipse osoaren hasiera19:31
Maximoa20:11
Ilargi irteera20:32
Eklipse osoaren bukaera20:52
Eklipse partzialaren bukaera21:56
Eklipse penunbralaren bukaera22:55

Informazio zabalagoa HEMEN sartuta



2025(e)ko abuztuaren 4(a), astelehena

ZARAUZKO MALEKOIA ITSASOAREN IGOERAREN AURREAN


Otsailean Arkamurkak antolatutako hitzaldian ikusi genuenez, klima aldaketak areagotuko duen itsas mailaren igoeraren aurrean, Zarauzko kostaldea egoera oso zaurgarrian dago. Imanol Pildainek ez zuen denborarik izan egindako lana bere osotasunean aurkezteko eta bereziki, malekoiari dagokionez, esan gabe gelditutakoan jasotzen dira ondorengo orriek. Noski, txosten osoa irakurtzeko lotura ere txertatu dugu, gaian sakondu nahi duenarentzat.

LIFE IP URBAN KLIMA 2050 TXOSTENEAN

(LIFE 18 IPC/ES/000001)

ZARAUZKO MALEKOIRAKO JASOTAKO PROPOSAMENAK

Txostenaren izenburua: Zarauzko hondartzako ingurune zurrunetan jarduteko

alternatiben azterketa. 2020ko abendua

Txostenaren egilea: Euskadiko Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien

Elkargoa, Imanol Pildainen eskutik

Parte hartzaileak: AZTI, DHI (Dansk Hydraulisk Institut), IH Cantabria (Instituto de HidrĆ”ulica Ambiental. Universidad de Cantabria) eta Euskadiko Bide, Ubide eta PortuetakoIngeniarien Elkargoa

Proiektua osorik ikusi nahi duenak sarean dago eskura proiektuaren web-orrian: KLIKATU HEMEN 


2025eko Otsailaren 23an Arkamurka natura-elkarteak Zarauzko Modelo aretoan antolatu zuen solasaldian ez zen denborarik izan proiektu honetan Zarauzko malekoirako proposatzen diren ekintza guztiak erakusteko. Ondorengo orrietan ikus daitezke, atalezatal eta laburki, malekoi osorako orduan egindako proposamenak. 



1

Narros eta Munoa

• Aldaketa gutxi egiteko aukera

• Erabilpen berezirik ez dauka

• Geometria mantentzea dirudi egokiena

• Egitura disipatiboa ezarri

• Hondartzarako sarbideak egokitu


2

Munoa eta MariƱel kalearen artekoa

• Metro bat altxatu malekoia

• Lerrokatzea, transizioan

• Egitura disipatiboa ezarri

• Hondartzarako sarbideak egokitu


3

MariƱel eta BaƱeru kaleen artekoa

• Metro bat altxatu malekoia

• Lerrokatzea, 7 m atzeratzea (egun, 17 m)

• Terrazak, lokalak

• Egitura disipatiboa ezarri

• Hondartzarako sarbideak egokitu


4

BaƱeru eta Hondar kaleen artekoa

(fraileen errepide azpiko pasabidea)

• Metro bat altxatu malekoia

• Lerrokatzea, 8 m atzeratzea (egun, 14 m +arkupea)

• Lokalik ez, urbanizazioa eta arkupea

• Egitura disipatiboa ezarri

• Hondartzarako sarbideak egokitu


5

Hondar kalea eta Garmako jeitsieraren

artekoa

• Metro bat altxatu malekoia

• Lerrokatzea, 8 m atzeratzea

• Lokalak, alboetatik sarbidea kasu batzuetan

• Errepide azpiko pasabiderako bidea ere

altzatu beharra

• Egitura disipatiboa ezarri

• Hondartzarako sarbideak egokitu


6

Muskariako zonaldea

• Metro bat altxatu malekoia

• Lerrokatzea, 8 m atzeratzea

• Urbanizaziorako eta lokaletako sarrerak,

gorago edo egokitu daitezkeela dirudi

• Egitura disipatiboa ezarri

• Hondartzarako sarbideak egokitu


7

Muskaria eta Damaren artekoa

• Egun bi altuera ezberdin dauzka, guztira 8,00

kotaraino altzatzea proposatzen da (+1 / +0,5)

• Lerrokatzea, 8 m atzeratzea

• Modelizazioaren bitartez zehaztu behar dira

aurreko bi parametroak

• Lokalen sarreretan, ondorio ezberdinak

• Egitura disipatiboa ezarri

• Hondartzarako sarbideak egokitu


7-8

Damako zonaldea

• 8,00 kotaraino altzatzea proposatzen da (+0,5)

• Lerrokatzea, 8 m atzeratzea

• Modelizazioaren bitartez zehaztu behar dira

aurreko bi parametroak

• Lokalen sarrera nagusiak, albotik

• Egitura disipatiboa ezarri

• Hondartzarako sarbideak egokitu


8

Dama eta Berazaren artekoa

• Lokalik ez dago

• Zati luzea, proposamen berezia egiten dugu honetarako

• Hondartza erreserba osatu nahi da zati honetan

• 9,00 kotaraino altzatzea proposatzen da (+1)

• Lerrokatzea, 17 m atzeratzea

• Modelizazioaren bitartez zehaztu behar dira aurreko bi

parametroak

• Erabilpenen lehentasuna finkatu behar da

• Egitura disipatiboa ezarri

• Hondartzarako sarbideak egokitu

• Desertu txikiko egitura bereziarena konpondu behar da


9

Desertu txikia eta Borghettoren artekoa

• Hautazkoa da altzatzea

• Lerrokatzearen neurria ere hautazkoa da, 16 m atzeratuz gero,

egungo skate park-a desagertuko litzateke, baina hondartza

erreserba sortuko litzateke

• Lehentasunak finkatu behar dira

• Modelizazioaren bitartez zehaztu behar dira aurreko bi

parametroak

• Egitura disipatiboa ezarri

• Hondartzarako sarbideak egokitu

• Bukaerako zatia atzeratuko balitz, plataformak egokitu beharko lirateke eta muturreko lokala desagertuko litzateke agian

AZKEN OHARRAK

Lehen orrian azaldutako txostenean sakonago azaltzen dira,noski, aurreko orrietan laburki azaldutako proposamenak. Gainera, txosten horretan egiten dira orri hauetan azaltzen ez diren bestelako proposamenak ere, adibidez, HONDARRA GEHITZEARI buruzkoak, edo hondartzaren mendebaldea mugatzen duen ERREPIDEAri buruzkoak, edo Zarauzko Hirigintza Plan Orokorrean aldaketak egitearenak.

TXOSTENA IKUSTEKO ESTEKA: HEMEN

2025(e)ko ekainaren 2(a), astelehena

HITZALDIA / SOLASALDIA; San Anton BIO monton

San Anton BIO monton izenburupean Aranzadi eta Arkamurka elkarteko kide den Joxepo Teres natur zaleak  hitzaldia emango du Zarautzen. Hitzaldia 19:00etan hasita, ostegunak, ekainak 5an Modelo aretoan izango da. Hitzaldiaren ondoren solasaldia izango da.

Bizkaiko golkoan toki gutxik gordetzen dute Getariako San Anton mendiak adina magia. Pasaia idiliko batean kokaturik, espezie mota desberdin anitz bizi dira. Bertan, aldaketa ugari izan diren arren, biodibertsitatea trinko mantentzea lortu da. Baina, noiz arte? Bizidunen aniztasuna kaltetu eta mehatxatzen duten faktore eragileak ere badira. Galdera hauen atzean dauden gako nagusiak landuko ditu Joxepo Teresek. 




2025(e)ko maiatzaren 7(a), asteazkena

IRTEERA GIDATUA TXILIKUREKIN; Belar txarrak eta sendabelarrak hirian

Garai batean bezala, larunbat (2025-05-10) honetarako Txilikuk gidatutako botanika irteera antolatu dugu Zarautzen. Irteeraren izenburua Belar txarrak eta sendabelarrak hirian izango da. Arkamurka natura elkarteko egoitza aurretik (Santa Marina-2) goizeko 09:00etan irtengo gara. Ea eguraldiak laguntzen digun. Animatu!!


2025(e)ko apirilaren 8(a), asteartea

Zarauzko astronomia asteko bi hitzaldiak zuzenean ikusteko aukera

Beste urte batez, Zarautzen astronomia astea ospatu da, eta bi hitzaldi interesgarri izan ditugu, gai oso desberdinak jorratuz. Emanaldi hauek unibertsoa hobeto ulertzeko eta gure Eguzki Sistema arakatzeko aukera paregabea eskaini digute. Astronomia zaleei eta gai honetan sakondu nahi dutenei eskainitako eduki aparta izango delakoan jarraian dituzue bi hitzaldiak ikusgai. 

Lehen hitzaldian, Javier Armentia astrofisiko eta dibulgatzaile entzutetsuak, "Descifrando el cosmos: La astronomĆ­a como ciencia de datos" izenburuarekin aurkeztu zuen hitzaldia. Bertan, astronomiaren datu-laguntzaile izaera azpimarratu zuen, eta unibertsoaren fenomenoak ulertzeko datuen bilketaren eta azterketaren garrantzia azaldu zuen. Jarraian duzu hitzaldia ikusteko aukera, grabaketan akats txiki batzuk izan ziren bainan garrantzitsuena grabatuta geratu zen;

Bigarren hitzaldian, Ander Glez de Txabarri, Arkamurka Natura Elkarteko kideak, "Eguzki sistema, kaosetik egiturara" izenburuaarekin aurkeztu zuen hitzaldia. Eguzki Sisteman gertatzen diren prozesu konplexuak nola kaosetik egitura ordenatua lortzen duten azaldu zuen, ikuspegi sakon eta argigarri bat eskainiz. Jarraian duzu hitzaldia ikusteko aukera;

Jarraian Torreoian egin zen gau behaketan ateratako argazki batzuk dituzue ikusgai;