2025eko irailaren 7ko ilunabarrean, ilargi eklipse oso bat ikusteko aukera izango degu Euskal Herrian eguraldia lagun izan ezkero. Eklipsearen behaketa begi hutsez egin daiteke, ez dago inolako arriskurik eta ez da tresna berezirik behar.
Ilargia erabat eklipsatuta aterako da; beraz, fase osoaren amaiera ikusiko da, baina ez hasiera. Eklipse osoan zehar, ilargia ez da erabat ilun egongo, tonu gorrixka hartuko du, Lurreko atmosferak desbideratzen duen eguzki-argiaren zati bati zor zaio hori.
Zarautzen | |
Eklipse penunbralaren hasiera | 17:28 |
Eklipse partzialaren hasiera | 18:27 |
Eklipse osoaren hasiera | 19:31 |
Maximoa | 20:11 |
Ilargi irteera | 20:32 |
Eklipse osoaren bukaera | 20:52 |
Eklipse partzialaren bukaera | 21:56 |
Eklipse penunbralaren bukaera | 22:55 |
Informazio zabalagoa HEMEN sartuta
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.