2025(e)ko urriaren 1(a), asteazkena

ZARAUTZ GEOLOGIKOA, Bisita geologiko gidatua

Arkamurka Natur Elkartea eta Luberri museoaren artean Zarautzeko geologiari buruzko irteera bat antolatu dugu. 

Iñurritzako sarreratik abiatuko gara (Zubiondo Jatetxetik) eta Narros jauregian amaituko dugu. Irteera bi zatitan banatuta egongo da. Lehenengo, Zarautzeko testuinguru geologikoari buruz arituko gara, ondoren, geologiak Zarautzeko arkitekturan duen presentzia behatuko dugu. 

Data: urriak 4, larunbata.

Iraupena: 10:00etatik 12:30ak arte inguru. 

Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko Luberri museoarekin jarri kontaktuan. Plaza mugatuak dira.

- Tlf: 943 26 05 93

- Posta elektronikoa: luberrimuseoa@gmail.com

Arkamurkako bazkideentzat dohainik izango da.

Animatu!


Zarautz eta inguruko arroken jatorri geologikoaz mintzatuko gara, ondoren material horiek herriko arkitekturan duten presentzia azaltzeko. Malekoian, landare formak dituzten hareharriak eta Brasileko granitoekin sortutako artelanak behatuko ditugu. Herriko kaleetan barrena eraikin esanguratsuenak altxatzeko erabili ziren arrokak aztertuko ditugu.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.