- Klima-aldaketa dela eta, zientziak zer dio gure kostaldeak izango duen bilakaeraz?
- Zein aterabide daude Zarauzko itsasaldearentzat itsas mailaren igoeraren aurrean? Ze informazio baliatzen da?
URBANKLIMA proiektuaren ikus-entzunezkoarekin emango zaio hasiera mahai inguruari eta ondoren bi hizlarik hartuko dute hitza.
HIZLARIAK
Fermin Alvarez Agoues Imanol Pildain
- Fermin Alvarez Agoues (Zarautz). Doktorea itsas-geologian Trinity College Unibertsitatean (Dublin), eta itsas mailaren igoeran espezializatua. Zehazki aztertu du aldaketa klimatikoak Atlantikoko kostaldeko itsas mailaren aldaketetan izan duen eragina, horrela hobeto ulertzeko datozen hamarkadetan itsas mailak izango duen bilakaera. Ikerlari bezala lan egin du Dublingo unibertsitatean azken hilabeteetan, eta orain ingurumen eta klima teknikari moduan ari da lanean Teknimap enpresarentzat (Eibar).
- Imanol Pildain (Zarautz). Bide-ingeniaria da, eta presa, obra hidrauliko eta trenbideekin lotutako lanekin esperientzia luzea du. Irakaslea da Donostiako Unibertsitate-Eskola Politeknikoan (EHU).
Ondoren solasaldia entzuleekin.
EKITALDIA: solasaldia
LEKUA: Modelo antzokia
EGUNA: otsailak 27
ORDUA: 19:00 h
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.