2015(e)ko martxoaren 28(a), larunbata

Txolarre iluna (Passer hispaniolensis) Zarautzen

Txolarre iluna (Passer hispaniolensis) mediterraneo ixurialdeko hegaztia izanik, egunotan Andoni Ruiz Etxeberriak Zarautz inguruan ikusi izana ez da batere ohikoa zeren bazterrak arakatzen ibili ondoren Gipuzkoarako ez det beste zitarik aurkitu inon. Europa ekialdean migratzailea den bitartean Europa mendebaldean ez da eta Iberiar penintsulan Extremaduraz gain Tajo eta Guadiana ibai arroetan da ugariena, nahiz eta noizean behin Nafarroa hegoalderaino ere iritxi ale batzuk. Etxe txolarreekin ere nahastu zalea den arren batez ere Afrika iparraldean izaten dira nahasketa horiek.
 Txolarre iluna ( Passer hispaniolensis)
Txolarre iluna ( Passer hispaniolensis)

Zarauzko zuhaitz eguna 2015 Bistalegre auzoan ospatu zen

Zarauzko Bistalegreko parkea Garate Santa Barbarako KUDEAKETA BEREZIKO EREMUAn dago kokatuta, Europar Batasunak babestutako eremua bat. Hori deklaratu izanaren arrazoia bertan, isurialde atlantiarren hain urria den artelatza basotxoen presentzian datza. Eta deklarazioaren ondorioa basotxo horien egoera hobetzea da. Horretarako daudenak zaindu eta, ahal den neurrian artelatzaren presentzia ugaritu egin behar da.
Ia erabat lur eremu pribatua izanik, oso leku gutxi geratzen da landaketak egiteko. Udalarena izan liteke esku publikoetan dagoen eremu urrietako bat. Hor, ez da lehenengo aldian honen antzeko ekimen bat burutzen dela. Aurrekoetan bezalatsu, artelatzarekin batera, harekin ere mendian modu naturalean azaltzen diren gainontzeko zuhaixka ugari sartu dira.
Aurtengoan ere, Ikastolako 60 haurrek jaso dituzte Arkamurkakoen aginduak, oso adi, portzierto, eta gogotsu ekin diote aitzurrari. Berehala sartu dituzte eramandako landare guztiak. Ea pixkanaka inguru horrek eskuratzen duen itxura naturalago bat. Argazkian ikusten den bezala Martxel Aizpurua maixu lanak egiten ikastolako ahurren erdian.


Martxelen esanetan inguru hau dena baso izango litzateke guk bere gisara utziko bagenu. Basoaren tokian egin ditugu gure etxe, baratza, eta abarrak eta guzti horren oreka mantentzeko mantendu egin behar ditugu berezko basoak ere hein batean.

 " Eta esan zion Moisesek ibaiari guardasolarekin: Alto! eta euria geratu eta umeak agertu ziren"


Bertan landatu ziren zuhaitzen zerrenda.

Zuhaitzak; 
Arkamurkak 40, (Q. Suber) 

Zuhaixkak;
Urritzak 15, (C. avellana)
Gorostiak 15, (l, aquifolium)
Erramua 15, (L. Nobilis)
Karraskiloa 15, (L. vulgare)
Sagarmina 15, (M. sylvestris)
Gartxua 15, (Ph. Latifolia)
Santa Luzia gereziondoa 15, (Pr. mahaleb)
Elorri beltza 15, (Pr, spinosa)
Txorbeltza 15, (Rh.alaternus)
Sahatsa 15, (S.atroninerea)
Intsusa 15, (S. nigra)
Marmaratila 15, (V. lantana)
Zuhandorra 15, (C. sanguinea)

2015(e)ko martxoaren 12(a), osteguna

EAJ-PSE NATUR KONTSERBAZIOAREN KONTRA GIPUZKOAN



Otsailaren  4an  jaso  dugu  azken  atsekabea  Gipzukoako  natur  taldeok:  Gipuzkoako  Batzar 
Orokorretan  oposizioak  atzera  bota  du  EH‐Bilduk  aurkeztutako  Mendietako  Araua  berritzeko 
egitasmoa.  EAJ/PNV  eta  PSE  alderdiek  araua  berritzeko  proiektuari  aurkeztutako  osoko 
zuzenketa onartu dute, PP alderdiaren abstentzioarekin.  
Prentsan baino ez ditugu irakurri zuzenketa hori aurkezteko baliatu dituzten arrazoiak PNV‐PSE

alderdiek,  eta  dirudienez  hauxe  da  nagusiena:  baserritarrak  kaltetzen  dituela.  Baserritarrek 
egurretik  eskuratzen  duten  ordaina  ezinbestekoa  dela  diote,  eta  arauak  aurreikusten  duen 
gehiegizko  esku‐hartzeak  baserritarrak  kaltetuko  dituela.  Ondo  baino  hobeto  dakitenean  esku‐
hartze  hori  dela  egurraren  negozioa  eusteko  baliatu  dutena  egundaino,  eta  ez  baserritarren 
mesedetan,  argi  erakutsi  dugun  bezala.  Prentsan 
salatu  dugu  lehendik  ere,  eta  Gipuzkoako 
pinudi  handiak  ez  daude  baserritarren  esku;  Instituzioen  eta  Kutxa  bezalako  enpresa  handien 
esku  daude  (gutxi  dira,  titularren  %  1,9a  baino  ez,  baina  pinudi‐azaleraren  %14,2aren  jabeak 
dira).  Pinudien  jabeen  %  40ak  ez  dauka  inolako  loturarik  baserriarekin,  eta  gainerako  %60tik 
oso  portzentaje  txikia  osatzen  dute  baserritar
  profesionalek.  EHNE  Gipuzkoa  eta  ENBA 
sindikatuek  hauen  izenean  hitz  egiten  dute,  baina  zaila  egiten  da  arlo  honetan  haien  interesak 
ordezkatzen dituztela sinestea. Baserritarrak ahotan, baina basozaleen eta lurjabeen defentsan 
ari dira gure ustez. 
Mendietako  arauak  egin  nahi  zituen  ekarpenak  behar  beharrezkoak  dira  XXI.  mendeko  natur 
kontserbazioaren  paradigma  berrian.  Natura  2000 
Sarearen  barruan  arautu  diren  babestutako 
eremuetan  (KBL‐etan)  ezinbestez  hartu  beharko  diren  neurriak,  eta  bide  horretan  lagungarria 
litzatekeen  lege‐aldaketa  berau.  Ez  dira  aldaketa  handiak  egin  nahi  zirenak,  gure  ustez, 
eragingo  lituzketen  aldaketetan  baino,  arlo  horretan  eman  beharreko  ikuspegi  aldaketan 
izango  zukeen  eragina.  Horrela  baloratu  genuen  eta  horrela  jakinarazi  genion  Mendiak
  eta 
Natura  Ingurunea  saileko  zuzendaritzari.  Funtsean  proposatzen  diren  berrikuntza  nagusiak 
dira:  diru  publikoarekin  aire‐fumigazioak  ez  ordaintzea;  mendietan  pistak  egiteko  eta  aldapa 
handietan  makina  pisutsuak  erabiltzeko  prozedurak  zorroztea,  eta  horiei  mugak  jartzea;  eta 
diru‐laguntzetan bertako espezieen landaketak lehenestea; horrekin batera, mendien erabilera 
publikoa  (motordun  ibilgailuena  etab.)  hobeto  arautzea.  Honi 
esaten  diote  ez  PNV‐PSE 
alderdiek. 
Ez  da  gaurkoa  bi  alderdi  horiek  arlo  horretan  erakusten  duten  jarrera.  Diru  publikoarekin 
onuradun pribatuak saritu izan dituzte betidanik gure ustez, eta horretan jarraitu nahi dute.  
PNV  eta  PSE  alderdiek  argi  erakutsi  dute  ondasun  publikotik  onura  pribatuak  eskuratzea  dela 
euren  apustu  bakarra,  kanpaina  ofizialki  hasten
  dutenean  bestelako  diskurtsorik  azalduko 
badute  ere.  Mendien  arauaren  aldaketaren  kontra  azaltzean  argi  erakutsi  dute  guztiona  den 
natur ondarea babestearen aurretik badituztela hainbat interes pribatu eta alderdikoi,  eta hori 
argi gelditzea da idatzi honen helburu nagusia. 

Gipuzkoan, 2015eko otsailaren 20an

Sinatuta: 

Itsas Enara OE 
Arkamurka Zarauzko NT 
Eguzki 
Mutrikuko NT 
Herrio Orioko NT 
Ugatza OE 
Ekologistak Martxan 
Zumaiako NT 
Erkaxo Azpeitiko NT 
Katamarrua Zestoako NT 
Landarlan Goierriko NT 
Ondarroa 12 milia 
Haritzalde Naturzaleen Elkartea 
Okil Beltzak Elgoibarko NT 
Osina Natur Taldea 

2015(e)ko martxoaren 10(a), asteartea

Zarauzko saguzarren inbentarioa

Pipistrellus kuhlii - Kuhl's Pipistrelle
Zrautzen ugarienetakoa den saguzarretako bat Pipistrellus kuhlii da. Simon Rerucharen argazkia

Zarauzko Udalak eskatuta, Ostaizka Aizpurua eta Antton Alberdi ikerlariek Zarauzko saguzarren dibertsitatea jasotzen duen ibentarioa egin dute. Ikerlan honek Zarauzko Udalerrian gutxienez bederatzi saguzar espezie daudela adierazten du.Ikerketa-lan honen helburua Zarauzko herriguneko eta inguruetako saguzarren dibertsitatea ezagutzea izan da.  Zarautz udalerriko saguzarrak topatu eta espezieak identifikatzeko, ultrasoinu-grabagailu bidezko laginketak egin zituzten 2014ko abuztuan eta irailean udalerriko lau eremutan (Herrigunea, Santa Barbara-Mutxio, Abendaño eta Iñurritza-Talaimendi).
Orokorrean, detektatutako espezie kopurua altua dela esan daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoan ezagutzen diren 26 espezietik 9 topatu baitira Zarauzko herrigunean eta inguruko eremuetan (% 35). Honako espezie hauek topatu dituzte: Eptesicus serotinus, Myotis sp., Nyctalus leisleri, Pipistrellus kuhlii, Pipistrellus pipistrellus, Plecotus auritus, Plecotus austriacus, Rhinolophus ferrumequinum eta Rhinolophus hipposideros. Saguzar horiek guztiak daude Euskal Autonomia Erkidegoko Espezie Mehatxatuen Katalogoan eta ondorioz legez babestuak daude.
Lan honen helburua da, udalerriko biodibertsitatearen gaineko ezagutzea handitzea eta herritarrek inguruan dituzten saguzarrak ezagutzea, intsektuen kontrolean berebiziko garrantzia duten animalia hauek ezagutzea ezinbestekoa baita animalion eta gizakion arteko bizikidetza bermatzeko.Zarauzko herrigunean lau espezie detektatu dituzte: Pipistrellus kuhlii, Pipistrellus pipistrellus, Eptesicus serotinus, eta Nyctalus leisleri. Hala ere, espezie horien artean bi Pipistellus espezieak dira arruntenak; herriguneko kale-argi, parke eta erreketan oso ohikoak dira. Gainerako saguzarrak herrigunearen inguruko eremuetan aurkitu dituzte. Lagindutako eremu guztietatik bereziki bi inguruneren garrantzi handia nabarmendu behar da: Talaimendiko zelai eta sastrakadiak, eta Santa Barbara-Mutxioko landa-ingurunea. Eremu horietan topatu zen saguzarren dibertsitate handiena, bakoitzean zortzi espezie, hain zuzen ere. Bestalde, identifikatu diren saguzar guztiak giza eraikinetan gorde daitezkeenez, litekeena da babeserako herriguneko eta landa-inguruneko eraikuntzak erabiltzea horietako askok.
Helburu horrekin, herriko ikastetxe guztiei gaiari buruzko hitzaldiak egiteko aukera luzatu die Zarauzko Udalak. Inguratzen gaituen natura ezagutzeak eta gure saguzarrak ezagutzeak lagunduko baitigu horiek babesten, kontserbatzen eta, nola ez, gozatzen.


2015(e)ko otsailaren 11(a), asteazkena

Pagoeta mendian dabiltzan putre eta hegazti arrapari batzuk

Andoni Ruiz Etxeberriak urtarrilean Pagoetan ateratako argazki sorta bat duzue behean, beste sarrera batzuetan aipatu bezala Putre batzuek eraztunduta etortzen dira eta horrela jakiten ditugu putre hauen ibiliak. Behekaldeko hau Bizkaian zauritutako animaliak osatzeko etxe batean hartatua izan ondoren  bere natur ingurunera itzulitakoetako bat da. Pagoetako putreei buruzko informazio zabalagoa  hemen edo hemen klikatuta aurkitu deitzazkezue.
Aurten jaiotako putre (Gyps fulvus) gaztea.
Aurten jaiotako putre (Gyps fulvus) gaztea.
Miru gorriak ere ugari ikusten dira Pagoetako larreetan, orain hemen ikusten ditugun gehienak Alemaniako Oian beltzetik honera negua pasatzera etortzen direnak dira eta Pagoeta inguruetako basoetan elkarren arteko lotegi haundiak osatzen dituzte.
 Miru gorria (Milvus milvus)
Belatz gorriak ere urte osoan ikusten dira Pagoeta goi aldeko larreetan, ingurune zabalak dituenez gogoko Pagoeta goikaldea egokia da beraretzako.
Belatz gorri (Falco tinnunculus) emea
Belatz gorri (Falco tinnunculus) emea
Belatz gorri (Falco tinnunculus) emea
Belatz gorri (Falco tinnunculus) emea
Belatz gorri (Falco tinnunculus) emea
Belea. (Corvus corone)

2015(e)ko urtarrilaren 22(a), osteguna

EHIZTARIEN LOBBYAK PRENTSAN


ADECAPek, arma- eta kartutxo-saltzaileek kontrolpean duten elkarteak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru-aldundiei pagausoa kontrapasan ehizatzeko baimena eman dezaten eta ‘kontrapasa’ hitza erabili beharrean ‘ehizaldiaren luzapena’ terminoa maltzur erabilita oraintsu eginiko eskaera dela eta, behean sinatzen dugun talde naturazale eta kontserbazionistok hau helarazi ahi diogu iritzi publikoari:
  • Sarasketa jaunak berak aitortua dio prentsari terminologia horrela erabiltzea azpikeria hutsa dela. Iturria: http://www.elnortedecastilla.es/20130814/local/gobierno-proyecta-ampliar-permiso-201308132018.html. Pasartea: Y eso supondría que en Euskadi se aplicasen los mismos periodos que en el sur de la Península. ¿No es eso contradictorio con la resolución judicial que prohíbe la contrapasa en el País Vasco? Sarasketa sostiene que no, ya que estaríamos hablando de una prórroga para las torcaces y no de un periodo específico para contrapasa. Aunque, en esencia, viene a ser lo mismo.
  • Hegaztiak kontrapasan ehizatzeko debekua EB osoan indarrean dagoen debeku orokorra da. Aurreikusita dauden salbuespen-kasu guztietatik batek ere ez du babesten ADECAPen eta ONCren nahia. Izan ere, lehenago ere erabilitako argudio berberak erabili dituzte oraingoan, EHJANen eta Espainiako Auzitegi Gorenaren eta Europako Batasunaren Luxenburgoko Justizia Auzitegiaren epaiek behin eta berriro indargabetuagatik ere. Luxenburgoko Auzitegiak emandako epaiak ezin argiago erabaki zuen ezen el requisito de que no haya otra solución satisfactoria no concurre si la medida que autoriza la caza con carácter excepcional (en contrapasa) está destinada únicamente a prorrogar los períodos de caza de determinadas especies de aves en territorios ya frecuentados por éstas durante los períodos de caza ordinarios.
  • Proposamenak, beraz, dagoeneko aztertuta eta epaituta dagoen kontu bat dakar berriz; ezinbestean hartu behar da bestek delitua eginarazteko saiotzat. ADECAPek nahi du norbaitek prebarikatzea, duela urte batzuk Jose Luis Garai Bizkaiko foru-diputatuak bezala, zeina delitu hargatik (pagausoak kontrapasan ehizatzen lagatzeagatik hain zuzen, jakinik legearen kontrakoa zela) epaitu eta zortzi urtez gaitasungabetu baitzuten (http://elpais.com/diario/2001/02/19/paisvasco/982615215_850215.html). Ez da ahaztu behar, halaber, Aznarrek berak indultatu zuela gerora Garai jauna.
Hori guztia pagausoaren kontserbazio-egoera eta haren ugaritasuna gorabehera. Europak bere hegaztiak kontserbatzeko politikaren oinarrizko elementu bat da horiek ez ehizatzea ez ugaltze-sasoian, ez, migrarien kasuan, eztai-aurreko migrazioan (kontrapasan) ere. Gaur egun EAEn pagausoa ehizatzeko zabalik dauden sasoiek agortu egite dituzte legez baimendu daitezkeenak (eztai-ondoko uda-sasoia, eztai-ondoko pasea eta negualdia), eta beraz ez dago horiek areago luzatzerik.
Horregatik guztiagatik, ADECAPen eta ONCren proposamena salatu nahi dugu behean sinatzen dugunok, funtsik eta edukirik gabeko ekimen merkea delako, gizartea oro har eta bereziki ehiztariak manipulatzeko saioa delako (Sarasketak bururen bat aurkeztu behar die jarraitzaileei), eta batez ere delitua eragiteko saio ezin agerikoagoa delako. Gaiaren eskumena duten foru-arduradunei, tekniko zein politiko, dei egiten diegu beren jarrera erakus dezaten, eta gogorarazten diegu auzia hiru lurraldeetako ehiza-kontseiluetan aztertu behar dela. Arma- eta kartutxo-saltzaileen lobbyaren eskaerari men eginez gero delituan eta errorean tematzea lekarke. Halaber iragartzen dugu sinatzaileok delitugileen eta delitu eginarazleen aurka ekintza penalak abiaraziko ditugula.

Donostia, 2015eko urtarrilaren 22an
Sinatuta:


2015(e)ko urtarrilaren 15(a), osteguna

Negu hontan Getaria aldean dabiltzan Aliota haundiekin (Gavia immer) gozatzen

Orain dela pare bat hilabetez geroztik, Getariako kaian bi Aliota haunditaz (Gavia immer) gozatzeko aukera paregabea dago. Bata heldua da eta bestea aurten jaiotako gaztea da berriz. Aliota haundi hauek udaberri neguan Ipar ameriketa eta Islandiako lakuetara kumatzera joan ondoren, asko negua pasatzera Europa mendebal aldeko itsas basterretara etortzen dira eta Getariako hauek horietako bi izango lirateke. Heldu batzuk beraien kumearekin batera negua pasatzera etortzen diren teoria bat ere badago eta bikote hauen kasua horietako bat izan liteke

Lehen biziko argazki sorta hau Aliota haundi (Gavia immer) helduarenak dira eta beheragoko atalean daudenak Aliota haundi gaztearenak dira.














 Hemendik beheragoko argazkiak Aliota haundi (Gavia immer) gaztearenak dira. Honek helduarekin konparatuz besteak beste bizkar alde askoz pikartagoa du.













2015(e)ko urtarrilaren 10(a), larunbata

Arkamurkakoak Hossegor-Tarnos eta Barthes inguruan hegaztien atzetik

Oraingo irteera hontan Bengalako txenada (Thalasseus bengalensis) Basamortuko buztanzuria (Oenanthe deserti) eta Arrano pikarta (Aquila clanga) ikusteko aukera eduki dugu, denak ere oso arraroak gure artean. Behekaldean irteeran ateratako argazki batzuk bidaltzen dizkizuet ikusitako hegaztien zerrendarekin batera. 

Basamortuko buztanzuria (Oenanthe deserti) argazkian ikusten den bezala, hegaletako kolore beltza eta buru aldeko kolore beltzak bat egiten dute eta Buztanzuri horiak (Oenanthe hispanica) berriz (Hau Nafarroan Bardeetan egoten da) aipaturiko luma beltzak banatuta izaten ditu.
Bengalako txenada (Thalasseus bengalensis) Kaio burubeltz eta Antxeta mokogorriekin batera
Bengalako txenada (Thalasseus bengalensis)
Bengalako txenada (Thalasseus bengalensis) ondoan Txenada hankabeltzak dituelarik. Lehenbizikoak mokoa naranja duen bitartean bigarrenak beltza du punta horiarekin.


Hegaztiez gain ugaztunak ikusteko aukera ere izan genuen, hori bai, hauetako bat inbaditzailea da eta Koipu izenez da esaguna, eta bestea gure basoetan bizi den orkatza izan zen. Bainan oraingoan landare bat aipatu behar dut, Zoostera nolti, izenekoa, berau Hossegorreko lakuan ikusi genuen eta Gipuzkoan oso egoera txarrean dago.  
 Bitxikeri moduan, aipatu marmoka handi bat ere ikusi genuela.
Hossegorren taldekideetako batzuk hegaztiei begira. Oraingoan ere eguraldia portatu da eta ederki pasa dugu.

Irteera hontan behatutako hegaztien zerrenda
Hossegor-Tarnos-Barthes
2015-1-3

1 - Murgil handia ----------------------- Somormujo lavanco
2 -Ubarroi handia ----------------------- Cormorán grande
3 -Zanga --------------------------------- Alcatraz
4 -Beltzarana ---------------------------- Morito
5 -Lertxuntxo itzaina ------------------ Garcilla bueyera
6 -Lertxuntxo txikia ------------------- Garceta común
7 -Lertxuntxo handia ------------------ Garceta grande
8 -Lertxun hauskara ------------------- Garza real
9 -Amiamoko zuria -------------------- Cigüeña blanca
10-Mokozabala ------------------------- Espátula
11-Antzara hankagorrizta ------------- Ánsar común
12-Ahate txistularia -------------------- Silbón europeo
13-Ipar ahatea --------------------------- Ánade friso
14-Zertzeta arrunta --------------------- Cerceta común
15-Basahatea ---------------------------- Ánade azulón
16-Ahate buztanluzea ------------------ Ánade rabudo
17-Ahate mokozabala ------------------ Cuchara común
18-Paita arrunta ------------------------ Tarro blanco
19-Zingira mirotza ---------------------- Aguilucho lagunero
20-Zapelatz arrunta --------------------- Busardo ratonero
21-Arrano pikarta ---------------------- Aguila moteada
22-Uroiloa ------------------------------- Polla de agua
23-Kopetazuri arrunta ----------------- Focha común
24-Txirritxo handia -------------------- Chorlitejo grande
25-Txirri grisa -------------------------- Chorlito gris
26-Urre txirria ------------------------- Chorlito dorado
27-Hegabera ---------------------------- Avefría europea
28-Txirri arrunta ----------------------- Correlimos común
29- Txirri iluna ------------------------- Correlimos oscuro
30-Kuliska zuria ----------------------- Archibebe claro
31-Kuliska txikia ---------------------- Andarríos chico
32-Harri- iraularia --------------------- Vuelvepiedras común
33-Istingorra --------------------------- Agachadiza común
34-Antxeta mokogorria --------------- Gaviota reidora
35-Antxeta burubeltza ----------------- Gaviota cabecinegra
36-Kaio iluna -------------------------- Gaviota sombría
37-Kaio hankahoria ------------------- Gaviota patiamarilla
38-Kaio beltza ------------------------- Gavión atlantico
39-Txenada hankabeltza ------------- Charrán patinegro
40-Bengalako txenada --------------- Charrán Bengalí
41-Usapal turkiarra ------------------- Tórtola turca
42-Martín arrantzalea ---------------- Martín pescador
43-Negu txirta ------------------------- Bisbita común
44-Bustanikara zuria ----------------- Lavandera blanca
45-Hegatxabala ------------------------ Alondra común
46-Buztangorri iluna ---------------- Colirrojo tizón
47-Txantxangorria -------------------- Petirrojo
48-Pitxartxar kaskabeltxa ----------- Tarabilla común
49-Zozoa ------------------------------- Mirlo común
50-Kaskabeltza ----------------------- Carbonero común
51-Buztanluzea ---------------------- Mito
52-Ihi txoria -------------------------- Buitrón
53-Mika ------------------------------- Urraca
54-Belabeltza ------------------------- Corneja negra
55-Araba zozo pikarta --------------- Estornino pinto
56-Karnaba --------------------------- Jilguero
57-Hesi berdantza -------------------- Escribano soteño
58-Etxe txolarrea -------------------- Gorrión común



2014(e)ko abenduaren 31(a), asteazkena

Arkamurkakoekin Santoñara hegaztiak ikustera

Eguraldi ona lagun izan degula Santoñako irteera oso ondo irten dela aipatu behar. Nahiz eta euria pixkat egin, ikasteko eta disfrutatzeko aukera ederra izan dugu. Hotza ere egin arren  gustora zaudenean ahaztu egiten zara detaile txiki horietaz. 70 hegazti espezie ikusi ditugu eta faltan somatu ditugun hegaztien artean, besteak beste, Murgilari mottoduna, karnaba, Pottorra, Martina eta Zingira mirotza izan dira. Hegazti kopuru haundiak ikusi direnez pozik egoteko arrasoiak badira. Gure arteko giroa ere ezin hobea izan da, eta espero dugu ikasteko  espektatibak egoki bete izana. Peilloren adierazpen eta erdi hitzaldiekin ikasi nahi zuenak aukera ederra izan du. Denon artean osatutako hegazti zerrenda izan denez denei ZORIONAK!!!! ematea besterik ez zaigu geratzen.
Santoñan ateratako 5 argazki hauekin bukatzen dugu aurtengo kronikatxoa.

1.- kuliska buztanbeltza igerian ikustea ez ohiko portaera bat dela iruditu zitzaien taldekideei.
2- Itsas mika talde bat, elikatzen hasteko, marea jeitsi zain.

3- Lertxuntxo itzain talde bat lotegira sartu aurretiko inguru batean pausatzen.
 3- Santoñako irteerarako elkartu zen taldetxoa (Rafa Perez falta da)  



Santoñan ikusitako hegaztien zerrenda osoa
2014-12-28
1-Aliota handia -------------------------- Colimbo grande
2-Aliota artikoa ------------------------- Colimbo artico
3-Txilinporta txikia -------------------- Zampullín chico
4-Txilinporta lepabeltza --------------- Zampullín cuellinegro
5-Txilinporta urrebelarria ------------- Zampullín cuellirrojo
6-Murgil handia ------------------------ Somormujo lavanco
7-Ubarroi handia ----------------------- Cormorán grande
8-Ubarroi mottoduna ------------------ Cormoran muñudo
9-Lertxuntxo itzaina ------------------ Garcilla bueyera
10-Lertxuntxo txikia ------------------- Garceta común
11-Lertxuntxo handia ------------------ Garceta grande
12-Lertxun hauskara ------------------- Garza real
13-Amiamoko zuria -------------------- Cigüeña blanca
14-Mokozabala ------------------------- Espátula
15-Antzara hankagorrizta ------------- Ánsar común
16-Antzar musubeltza ----------------- Barnacla carinegra
17-Ahate txistularia -------------------- Silbón europeo
18-Ipar ahatea --------------------------- Ánade friso
19-Zertzeta arrunta --------------------- Cerceta común
20-Basahatea ---------------------------- Ánade azulón
21-Ahate buztanluzea ------------------ Ánade rabudo
22-Ahate mokozabala ------------------ Cuchara común
23-Murgilari arrunta ------------------- Porrón europeo
24-Ahate beltza ------------------------- Negrón común
25-Zerra ertaina ------------------------ Serreta mediana
26-Beltxarga arrunta ------------------- Cisne vulgar
27-Arrano arrantzalea ----------------- Aguila pescadora
28-Zapelatz arrunta -------------------- Busardo ratonero
29-Belatz handia ----------------------- Halcón peregrino
30-Uroiloa ------------------------------- Polla de agua
31-Kopetazuri arrunta ----------------- Focha común
32-Itsas mika --------------------------- Ostrero euroasiático
33-Abozeta ------------------------------ Avoceta
34-Txirritxo handia -------------------- Chorlitejo grande
35-Txirri grisa -------------------------- Chorlito gris
36-Hegabera ---------------------------- Avefría europea
37-Txirri arrunta ----------------------- Correlimos común
38-Kuliska buztanbeltza -------------- Aguja colinegra
39-Kukiska gorria --------------------- Aguja colipinta
40-Kurlinta handia --------------------- Zarapito real
41-Kurlinta bekainduna --------------- Zarapito trinador
42-Bernagorri arrunta ----------------- Archibebe común
43-Kuliska zuria ----------------------- Archibebe claro
44-Kuliska txikia ---------------------- Andarríos chico
45-Harri- iraularia --------------------- Vuelvepiedras común
46-Antxeta txikia ---------------------- Gaviota enana
47-Antxeta mokogorria --------------- Gaviota reidora
48-Antxeta burubeltza ----------------- Gaviota cabecinegra
49-Kaio iluna -------------------------- Gaviota sombría
50-Kaio hankahoria ------------------- Gaviota patiamarilla
51-Kaio beltza ------------------------- Gavión atlantico
52-Txenada hankabeltza ------------- Charrán patinegro
53-Pagausoa --------------------------- Paloma torcaz
54-Martín arrantzalea ---------------- Martín pescador
55-Haitz-enara ------------------------ Avión roquero
56-Negu txirta ------------------------- Bisbita común
57-Buztanikara horia ----------------- Lavandera cascadeña
58-Bustanikara zuria ----------------- Lavandera blanca
59-Txantxangorria -------------------- Petirrojo
60-Zozoa ------------------------------- Mirlo común
61-Errekatxindorra ------------------- Ruiseñor bastardo
62-Txinbo kaskabeltza -------------- Curruca capirotada
63-Txio arrunta ----------------------- Mosquitero común
64-Amilotx urdina -------------------- Herrerillo común
65-Kaskabeltza ----------------------- Carbonero común
66-Mika ------------------------------- Urraca
67-Belabeltza ------------------------- Corneja negra
68-Erroia ------------------------------ Cuervo
69-Araba zozo pikarta --------------- Estornino pinto


70-Etxe txolarrea -------------------- Gorrión común