2015(e)ko martxoa 28, larunbata

Zarauzko zuhaitz eguna 2015 Bistalegre auzoan ospatu zen

Zarauzko Bistalegreko parkea Garate Santa Barbarako KUDEAKETA BEREZIKO EREMUAn dago kokatuta, Europar Batasunak babestutako eremua bat. Hori deklaratu izanaren arrazoia bertan, isurialde atlantiarren hain urria den artelatza basotxoen presentzian datza. Eta deklarazioaren ondorioa basotxo horien egoera hobetzea da. Horretarako daudenak zaindu eta, ahal den neurrian artelatzaren presentzia ugaritu egin behar da.
Ia erabat lur eremu pribatua izanik, oso leku gutxi geratzen da landaketak egiteko. Udalarena izan liteke esku publikoetan dagoen eremu urrietako bat. Hor, ez da lehenengo aldian honen antzeko ekimen bat burutzen dela. Aurrekoetan bezalatsu, artelatzarekin batera, harekin ere mendian modu naturalean azaltzen diren gainontzeko zuhaixka ugari sartu dira.
Aurtengoan ere, Ikastolako 60 haurrek jaso dituzte Arkamurkakoen aginduak, oso adi, portzierto, eta gogotsu ekin diote aitzurrari. Berehala sartu dituzte eramandako landare guztiak. Ea pixkanaka inguru horrek eskuratzen duen itxura naturalago bat. Argazkian ikusten den bezala Martxel Aizpurua maixu lanak egiten ikastolako ahurren erdian.


Martxelen esanetan inguru hau dena baso izango litzateke guk bere gisara utziko bagenu. Basoaren tokian egin ditugu gure etxe, baratza, eta abarrak eta guzti horren oreka mantentzeko mantendu egin behar ditugu berezko basoak ere hein batean.

 " Eta esan zion Moisesek ibaiari guardasolarekin: Alto! eta euria geratu eta umeak agertu ziren"


Bertan landatu ziren zuhaitzen zerrenda.

Zuhaitzak; 
Arkamurkak 40, (Q. Suber) 

Zuhaixkak;
Urritzak 15, (C. avellana)
Gorostiak 15, (l, aquifolium)
Erramua 15, (L. Nobilis)
Karraskiloa 15, (L. vulgare)
Sagarmina 15, (M. sylvestris)
Gartxua 15, (Ph. Latifolia)
Santa Luzia gereziondoa 15, (Pr. mahaleb)
Elorri beltza 15, (Pr, spinosa)
Txorbeltza 15, (Rh.alaternus)
Sahatsa 15, (S.atroninerea)
Intsusa 15, (S. nigra)
Marmaratila 15, (V. lantana)
Zuhandorra 15, (C. sanguinea)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.