2024(e)ko apirilaren 18(a), osteguna

Unai Pascual zientzilariaren hitzaldia bideoz ikusgai "Klima aldaketa, krisi eko-sozialaren ispilu"




Klima aldaketa, krisi eko-sozialaren ispilu izenburupean Unai Pascual zientzialariak hitzaldia emango du Zarautzen. Hitzaldia 19:00etan hasita, ostegunak, apirilak 25an Modelo aretoan izango da. 

Klima aldaketaren atzean dauden gizarte eta ekonomiaren gako nagusiak landuko ditu Pascualek. Hainbat galderari erantzunak emango dizkio, besteak beste honako hauei.

KLIMA ALDAKETA HEMEN DA

Beraz zein da gaur eguneko diagnostikoa?

Eta etorkizunerako erronkak?

Nola ulertu klima aldaketa krisi sozio-ekologikoaren testu inguruan?


UNAI PASCUAL Ingurumen ekonomian doktorea da (Yorkeko Unibertsitatea, Erresuma Batua 2002). Gaur egun, Ikerbasque ikertzailea da Klima Aldaketari buruzko Euskal Zentroan (BC3), eta Bernako Unibertsitateko (Suitza) Garapen eta Ingurumen Saileko kidea da. Lehenago, irakasle titularra izan zen Cambridgeko Unibertsitatean 10 urtez, eta Manchesterreko Unibertsitatean eta Deustuko Unibertsitatean eman ditu eskolak. 25 urte baino gehiagoko esperientzia du ekonomiaren eta ingurumen-aldaketa globalen arteko erlazioari buruzko ikerketan. Klima-aldaketari eta biodibertsitatearen kontserbazioari lotutako ingurumen-politikari buruzko 200 artikulu zientifiko, liburu eta txosten tekniko baino gehiago argitaratu ditu.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.