Organbidexkara joateko denera 7 lagun elkartu ginen (horietako bi Sanguesako lagunak). Zarauztik goizeko 7:30tan abiatu ondoren, 10:30tan iritsi ginen Organbidexkara. Egunaren zati haundi bat euripean pasa genuen eta Organbidexka bera ere laino artean zegoen. Panorama hau ikusita, Organbidexkan hamaiketakoa  egin ondoren Larraineko
mendatera joateko erabaki genuen, eta bai ondo asmatu ere zeren Larrainera joanda lainoa
behean uztea lortu genuen. Baina ala ere harrapariek lainoaren gainetik argiago zegoenik ez zuten jakingo eta agian horregatik ariko ziren ale gutxiago pasatzen bertatik ere. Hau horrela ikusita Arbaiun eta Irunberrira 
joatea erabaki genuen, azkenerako hegazti zerrenda polita osatu genuelarik. Beste hegazti askoren artean, hegazti  batzuk Larraineko mendatean ikusi genituen; Zuhaitz belatza,liztorjaleak kasu…
, bidean berriz Ugatza edo Arrano sugejalea…, Arbaiunen, Malkar sorbeltzak,
belatxingak…, eta Irunberrin Arrano txikia edo Sai zuria…. Hego isurialdean eguzkitsu zegoen eguna eta lagun arte giro onean pasa genuen eguna.
Larraine mendate gainean Ori mendia atzean dela
 Beheko argazkian ikusten den bezala, Organbidexkan (Iratiko
txaletak) laino azpian geunden. Argazkia Larraine mendatetik aterata
dago
Larrau erderaz eta Larraine
euskaraz.
Ekialdeko mendilerroari jarraituz ibili ginen. Ezkerrean, Ori mendia dago.
Zuhaitz belatza oso urruti
geratu zen.
Ez ohiko argazkiak dira hauek zeren normalean
behetik gora ateratako argazkiak izaten dira. Beheko irudikoa Zapelatz listorjale bat da
Miru gorria, buztana bi
puntekin duelarik.
Ugatzak, buztana sai
zurien antzera izaten duen arren (puntan bukatzen da) dexente handiagoa da
Arbaiuneko zintzurrak oso
handiak dira eta hainbat harraparientzako bizilekua bihurtu dira.
Argazki txarrak izan arren ezkerreko Arrano txikiak buztana karratua du, eta sai zuriak berriz buztana
puntan bukatzen zaiolarik, Zikoinen (Amia moko) koloreak ere badituzte biek.
Belatz gorria ura edatera
jaitsi zela dirudi.
Irunberriko zintzur eder
honetan, sai arreak ziren nagusi.  
Buztangorri iluna
Sai arreak arratsalde
partean labarretara lotara jaisten dira. 
Irunberriko zintzurrean Sai
arre batek bi plastiko handi zituen hegaletan T30 jartzen zutena.
Plastikoen kolorea horia eta letra beltzak zituen. Arratsaldeko
18:30inguruan ikusi genuen
Landareaz asko hitz
egin genezake, baina gure artean ez ginen gogoratzen landare honen
izenaz eta egia esan argazkiekin bakarrik zer motatakoa den jakitea zaila da.
Carduncellus mitissimus
Zumaian ateratzen den arren 1585 metrotara ere ikusi genuen.
Merendera montana
(eskari lorea). Landare hau loratzen denean artzainak “merienda”
jateko denbora gutxiago geratzen zaienarekin lotzen dute zeren arratsaldeak asko mozten diren garaian irtetzen  dira, horregatik gazteleraz “quitameriendas” deitzen zaie. 
Egunean zehar osatutako hegazti zerrenda doakizue ondoren;
Arrano sugejalea             
            Aguila culebrera
Arrano txikia                
               Aguila calzada
Zuhaitz belatza              
              Alcotán
Belatz handia                
               Halcón peregrino
Belatz gorria                
                Cernicalo vulgar     
Zapelatz listorjalea   
                   Halcón abejero
Miru gorria                  
                Milano real 
Sai arrea                    
                   Buitre leonado
Sai zuria              
                         Alimoche
Ugatza                       
                   Quebrantahuesos 
Eskinosoa                    
                 Arrendajo 
Belatxinga                   
                 Grajilla
Belatxinga moko gorria       
         Chova piquirroja
Belea                        
                     Corneja negra
Erroia                       
                     Cuervo
Enara arrunta                
                Golondrina común
Haitz enara                  
                  Avión roquero
Enara azpizuria              
                Avión común
Sorbeltza                    
                    Vencejo común
Malkar sorbeltza             
                Vencejo real
Buztanikara horia            
               Lavandera cascadeña
Mendi txirta                 
                   Bisbita alpina 
Ur zozoa                     
                    Mirlo acuático
Txirriskil arrunta           
                 Verdecillo
Karnaba                      
                    Jilguero
Buztangorri iluna            
                Colirrojo tizón
Buztanzuri arrunta           
               Collalba gris
Txolarre arrunta             
                 Gorrión común 
Pitxartxar arrunta           
                 Tarabilla común
Haitz usoa                   
                     Paloma bravía 
Txoka                        
                       Pardillo común
Belatxinga moko horia, Chova piquigualda   (ez genuen konfirmatzerik izan, baina Ori mendiaren inguruan hauen tankera zuten talde handi bat ikusi genuen eta normalean espezie hau izaten da han ibili zalea eta horregatik pentsatsen degu espezie hau izatea)
Aitor Leizak osatutako kronika.
Aitor Leizak osatutako kronika.
 


















 
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.