2016(e)ko irailaren 11(a), igandea

Maiatzean Zarauzko “Harralde txikira” egindako irteeraren kronikatxoa

 Eguna hego haize zakarrarekin hasi ginenez goiza petral xamar joan zitzaigun. Nahi genuen lekuraino marea jaitsi zain egon ondoren, tresna guztiekin bertaraino hurbildu ginen. Harriak altza eta azpian azaltzen ziren bizidunak aztertzen eta ahal zirenak baldeetara sartzen genituen bitartean, Aitor Leizaren adierazpen txiki batzuk entzun ondoren berriro bertan uzten genituen aurkitzen genituen bizidunak. Harriak lehen zeuden moduan uztea oso garrantzitsua da, hau egin ezean itzala behar duten bizidunak hiltzen direlako eta argia behar dutenak ere beste hainbeste.
Leku hontan Cragnon cragnon (izkira zuria) hondarraren itxura duen izkira, hartzen dugu etortzen garen bakoitzean. Bi aldiz mahats txorten beltzen itxura duen potxan arrautzak ere topatu genituen hemen. Bestalde Blenidoak, Gobidoak eta lapatiak sakonera gutxi eta korronte asko dagoen lekuetan bizi direrez, marearteko gune hau aproposa da arrain hauek aurkitzeko eta gainera nahiko arruntak dira berton.
Txangarra (Eriphia verrucosa )“txoaskina edo peludoa” eta bere oso antzekoa den Pilumnus hirtellus (baina oso neurri txikikoa)  ikusteko aukera ere izan genituen hemen.

Harralde txikiko bizidunekin gozatzen jarraitzeko, ondoren argazki sorta bat doakizue.

Lehen aipatutako, kabuxa mota desberdinek, harri azpitan jartzen dituzte arrautzak

 Oraindik jarri berriak izan arren, aurrexeago bi begitxo ikusiko zaizkie bola bakoitzeko.

Potxen arrautzak (Sepia officinalis). Arrautza bakoitzeko “soka” moduko batekin lotzen du.Potxa Zarautzen eta Txoko izen ofiziala.

Ocenebra erinacea maulioa ikusi genuen bere arrautzak jartzen . Kapsula horiak arrautzak dira.

Plantelmintoak, zizare planoak dira eta milimetro bat inguruko lodiera dute. Mota ezberdinetakoak izaten dira eta oso kolore politak izaten dituzte. Beheko hauek ez dira koloretsuak baina ugariak dira.

 Izkira zuria (Crangon crangon) hondar azpian ezkutatzen da eta hondarren kolorea hartzen du.

Zenbat daude?

Txangarra txikia (Pilumnus hirtellus

Harriei buelta eman ondoren nudibrankioak muki itxura du, baina uretan sartu ez gero, bere forma hartzen du (eskuineko gezi beltza eta azpiko argakia). Nudibrankio honen arrautzak borobilean dagoen zati zuria (gezi beltz txikia). Zare modukoa Briozooak dira (gezi gorria goian), eta ezkerrean lapazorriak, baina hauek gehienetan harri azpian bizi dira.

Harraldera joten garenean zapaltzen dugun lapa zorria. (Chthamalus stellatus)

 Sumendien itxura duen eta “kraterra “ ilez inguratuta dituen  Sycon ciliatum asko ikusi genituen esponja irteera honetan

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.