2013(e)ko abendua 31, asteartea

Santoñako irteeraren kronikatxoa



Lehen biziko parada Muskizen egin genuen eta bertako dunei Gorka Ocion laguntzaz inguruari begirada azkar bat bota ondoren Santoña alderako bideari ekin genion. Hemen geldialdi txiki bat egiteko aitzakia bertan aurreko egunetan "Collalba desertica" bat ikusi zela enteratu giñelako da, ahalegindu ginen hegazti berezi hau inguruetan bilatzen bainan ez genuen ikusteko paradarik izan. Hegazti hau berez Sahara basamortuan bizi da bainan aurtengo neguan ustekabean Muskizeko dunetan azaldu da. 


Santoñako padura beti bezain ederra eta ikusgarria bilatu genuen.


Limoetan beraien mokoa sartuaz kaio ilunek (Larus fuscus) ere mariskeatu egiten dutela ikasi genuen


Kuliska gorriak (Limosa lapponica) ere ugari  ikusi geniuen.



   Ahate eta limikoloak han zebiltzan lasai ederrean.


Beste hegazti multzo bat hezeguneetan barrena bainan oraingo honetan hankak uretan sartuta dituztelarik, mareen eraginez batzuetan urez eztaltzen delako hezegune dena, limo dena ur azpian geratzen delarik.


Santoñak ongi etorria euriarekin eman bazigun ere egunak aurrera egin ahala argitzen juan zen eta 
eguzkia atera zen.


Zapelatz (Butoo buteo) bat ehizatutako animalitxo bat jaten


Miru goria (Milvus milvus) ere pasa zitzaigun hegan gainetik.


Belatz haundi (Falco peregrinus)batek ere konpaiñia egin ziigun bazkaltzen ari ginen bitartean


Bazkaldu ondoren beste inguru bat ikustera joan ginen eta hemen beste hegati espezie mota ugari behatu genituen. Argazkian ikusten den bezala taldekideak teleskopioetatik begia atera beharrean hegaztiak behatzen.


Aitor Leiza Santoñako hegaztiei buruzko azalpenak ematen taldekideei.


Ur gezako putzura iritxi giñenean bertara egokituta dauden hegaztiak hasi ginen behatzen
argazkiko Murgilari arrunta ( aythya ferina) da horren lekuko


Txio arruntak (Phylloscopus collybita) ere ugari zebiltzan lezkadi tartetan, denak ere inguruko eltxo banakak janez.


Hemen ere taldekideak adi adi Eneko gazteak ikusi berri zuen aliota haundia noiz uretatik irtengo zain.



Aliota haundia bere neguko plumajearekin (Gavia imner)



Taldekideen beste irudi bat.




Aurrera egin ahala hegazti gehio juan ginen ikusten eta oraingo hontan beste hegazti askoren artean mokozabal (Platarea leucorodia) talde bat atsedena hartzen ikusi genituen.


Hegan ere hegaztiak pasatzen ziren eta oraingo hontan ahate mokozabal (Anas clypreata) batzuk pasatu zitzaizkigun.


Aurrera egin ahala hegazti zerrenda haunditzen joan ginen.Taldekideen beste irudi bat




 Berriro marea jaistean limoa agertu zen eta beste limikoloen artean bernagorriak (Tringa totanus) azaldu ziren ibai bazterretan.



 Egun pasari bukaera emateko taldekide denok argazki bat atera genuen.



Eguzkia joatean hegaztiak beraien lotegietara bidean ikusi genituen, besteren artean ehundaka Gaztela zozoren hegaldi ikusgarrietaz gozatuaz egunari bukaera eman genion.

Eneko eta Gorka gazteak adi adi ibili ziren egun osoan eta zekulako zerrenda prestatu zuten eguna bukatzerako. Denera 64 espezie ezberdin behatu genituen. Zerrendan sartzea ahaztu zitzaizkien Murgilari mottoduna eta eskinosoa ere gehitu behar zaizkio zerrendari.

          
KlasifikazioaIzena (Eu)Izena (Es)Izen zientifikoa
AnatidaeBeltxarga arruntaCisne vulgarCygnus olor

Antzarra hankagorriskaÁnsar comúnAnser anser

Branta musubeltzaBarnacla carinegraBranta bernicla

BasahateaÁnade azulón/realAnas platyrhynchos

Ipar-ahateaÁnade frisoAnas strepera

Ahate buztanluzeaÁnade rabudoAnas acuta

Ahate mokozabalaCuchara comúnAnas clypeata

Ahate txistulariaSilbón europeoAnas penelope

Zerzeta arruntaCerceta comúnAnas crecca

Murgilari arruntaPorrón europeoAythya ferina

AhatebeltzaNegrón comúnMelanitta nigra

Zerra ertainSerreta medianaMergus serrator
GaviidaeAliota handiaColimbo grandeGavia immer
PodicipedidaeTxilinporta lepabeltzaZampullín cuellinegroPodiceps nigricollis

Txilinporta txikiaZampullín común/chicoTachybaptus ruficollis

Murgil handiaSomormujo lavancoPodiceps cristatus
PhalacrocoracidaeUbarroi handiaCormorán grandePhalacrocorax carbo
ArdeidaeLertxuntxo itzainGarcilla bueyeraBubulcus ibis

Lertxuntxo txikiaGarceta comúnEgretta garzetta

Lertxuntxo handiaGarceta grandeCasmerodius albus

Lertxun hauskaraGarza realArdea cinerea
ThreskiornithidaeBeltzaranaMorito comúnPlegadis falcinellus

MokozabalaEspátula comúnPlatalea leucorodia
AccipitridaeMiru gorriaMilano realMilvus milvus

Mirotz zuriaAguilucho pálidoCircus cyaneus

ZapelatzaBusardo ratoneroButeo buteo

Belatz handiaHalcón peregrinoFalco peregrinus
RallidaeKopetazuri arruntaFocha comúnFulica atra
HaematopodidaeItsas mikaOstrero euroasiáticoHaematopus ostralegus
BurhinidaeAtalarraAlcaraván comúnBurhinus oedicnemus
CharadriidaeTxirritxo txikiaChorlitejo chicoCharadrius dubius

Txirritxo handiaChorlitejo grandeCharadrius hiaticula

Txirri grisChorlito grisPluvialis squatarola
ScolopacidaeTxirri arruntaCorrelimos comúnCalidris alpina

Kuliska txikiaAndarríos chicoActitis hypoleucos

Bernagorri arruntaArchibebe comúnTringa totanus

Kuliska zuriaArchibebe claroTringa nebularia

Kuliska gorriaAguja colipintaLimosa lapponica

Kurlinta handiaZarapito realNumenius arquata

Istingor arruntaAgachadiza comúnGallinago gallinago
LaridaeAntxeta mokogorriaGaviota reidoraChroicocephalus ridibundus

Antxeta burubeltzaGaviota cabecinegraLarus melanocephalus

Kaio hankahoriGaviota patiamarillaLarus michaellis

Kaio ilunaGaviota sombríaLarus fuscus
SternidaeTxenada hankabeltzaCharrán patinegroSterna sandvicensis

Txenada arruntaCharrán comúnSterna hirundo
AlcidaeMartin arruntaArao comúnUria aalge
ColumbidaeHaitz-usoPaloma bravíaColumba livia

Usapal turkiarraTórtola turcaStreptopelia decaocto
AlcedinidaeMartin arrantzaleaMatín pescador comúnAlcedo atthis
HirundinidaeHaitz-enaraAvión roqueroPtyonoprogne rupestris
MotacillidaeNegu-txirtaBisbita común/pratenseAnthus pratensis

Buztanikara zuriaLavandera blancaMotacilla alba
TurdidaeTxantxangorriaPetirrojo europeoErithacus rubecula

Buztangorri ilunaColirrojo tizónPhoenicurus ochruros

ZozoaMirlo comúnTurdus merula
PhylloscopidaeTxio arruntaMosquitero comúnPhylloscopus collybita
ParidaeKaskabeltz handiaCarbonero comúnParus major
CorvidaeBele-beltzaCorneja negraCorvus corone
PasseridaeEtxe-txolarreaGorrión comúnPasser domesticus
FringillidaeTxonta arruntaPinzón comúnFringilla coelebs

Kardantxuloa/KarnabaJilguero europeoCarduelis carduelis



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.