2013(e)ko abenduaren 19(a), osteguna

ORNITOLOGIA AZPITALDEA


Talde honen jarduera nagusia inguruko hegaztien behaketak egitea da. Urtean zehar hainbat proiektutan hartzen dugu parte; Gipuzkoako hegazti urtar negutarren eta habiagileen zenbaketa, Gipuzkoako ubarroi mottodunen bikote habiagileen zenbaketa, hilero itsas hegazti eta ugaztunen migrazioen jarraipena (RAM) San Antonetik.



 Kaio hankahorien biologia eta ekologiaren azterketa, Gipuzkoako Sai zuriaren eta belatz handiaren jarraipena, Iñurritzako biotopoko hegaztien jarraipena...


 Aranzadi zientzia-Elkartearekin batera, hegaztien eraztuntze-lanetan ere parte hartzen dugu. Lan hauen emaitza izan dira Zarautz eta inguruetako hezeguneetan egindako hainbat aurkikuntza.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.