Duela hainbat urte, Arkamurka natura-elkarteak eta Pagoeta Mendizale elkarteak erabaki zuten urteko azken irteera elkarrekin egitea, urteko egutegia ixteko aukera bikaina delakoan. Naturzaleak, naturari begiratzeko patxada eta irizpideak eskaini nahian; mendizaleak, mendian elkarrekin gozatzeko aukerari bide eginez.
Urtero herrialde ezberdinera joan ohi gara, eta aurten, Gipuzkoa tokatzen da. Arkamurkak gidatuta, Olatz, Arno eta Calvario inguruetarako joandako irudiak dituzue hemen, bertako artadi ederrak ikusi genituen. 5 km luzerako ibilbidean, desnibel txikiarekin, naturaz gozatzeko aukera bikaina izan genuen, zuhaitz zaharrei begi berriarekin begiratuaz.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.