2023(e)ko apirilaren 5(a), asteazkena

Txorien kantak eta kontuak ezagutzeko irteera Zarauzko Torreoira (Vista alegre)

Hitzordua Larunbat hontan, apririlak 22an,Torreoia (Vista alegre) bertan, goizeko 09;00 tan dago iragarria. Ibilaldia, batere zailtasunik gabekoa izango da eta bidean gure inguruko txoriak eta hauen kantu ezberdinak ezagutzen lagunduko duten azalpenak emango ditu Arkamurkako kide den Pello Izkeaga ornitologoak. Adin eta ezaguera maila guztikoentzat dago zuzendua ibilaldi hau. Jarduera Vistalegreko parkean zehar izango da eta guztira bi edo 3 ordu inguruko iraupena izango du, prismatikoak  eta hegazti gidaren bat ekartzea ere gomendatzen da. 



Garai batean, batez ere udaberrian, haur askoren afizioa zen, esaterako hegaztien habien bila ibiltzea edo hegaztien kantuak ikastea. Egun berriz, kontzientzia ekologiko haundiagoa duten arren, gazte askok ez dituzte euren inguruko hegaztiak edo beraien kantuak ezagutzen eta irteera honen helburuetako bat hori da, besteak beste gure inguruan degun basabizitza eder hontaz jabetzea eta bide batez gozatzea.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.