2021(e)ko apirilaren 9(a), ostirala

ZARAUZKO JARDINETAKO ORKIDEAK

Juantxo Unzuetak egun hauetan Zarauzko jardinetan aurkitu dituen orkideen zerrenda duzue hemen behean. Orkideak landare ezagunak dira lore oso deigarriak dituztelako;Izan ere, lorearen petaloak animalien antzekoak diren egiturak osatzeko eraldatzen dituzte. Badira hegazti(kolibriak) edo saguzarrak erakartzen dituzten orkideak, baina orkidea espezie ia guztiak intsektuek ernaltzen dituzte, esaterako erleek, tximeletek eta liztorrek. 





Zarauzko 20 zonaldetan dauden 18 orkidea mota; 

Landare oso sofistikatuak dira, Charles Darwin bera konturatu zen orkideak eta intsektuak elkarrekin eboluzionatu dutela.
Zarauzko lorategietako belar mozketaren maiztasuna dela eta, loratzen ikusteko  eta landareak identifikatzeko  zailtasuna izaten dela azpimarratu behar da.
Gorriz daudenak obra aurretik zeuden orkidea kopurua da eta beltzez daudenak berriz aldamenean gelditu direnak.


Beste zerrenda  hau berriz, Zarautz eta Aia inguruan ikusitako beste 21 orkide espezie ezberdinen zerrenda da eta gorriz ale gutxi daudenak izango lirateke.





1 iruzkin:

  1. Kaixo deniei!
    Gure inguruetan, Ophrys tenthredinifera Ophris ficalhoana bihurtu da. O. tenthredinifera penintsula hegoaldean garatu da, eta O.ficalhoana iparaldean bi especietan geratu direlako
    Desberdinak apice inguruetan ikusteb da: ficalhoana ile ugari eta handia dauzka, baina tenthredinifera ia ia ile gabea da.
    Barkatu

    ErantzunEzabatu

Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.