2021(e)ko otsailakren 17(a), asteazkena

"NATURA 2000 SAREA " DOKUMENTAL A- SOLASALDIA BIOLOGOA ETA NATUR KONTSERBAZIOAN ADITUA DEN IÑAKI AIZPURUREKIN

Otsailak 23, asteartea-19;30etan, Zarauzko Modelo aretoan izango den dokumental-solasaldi honetan, Euskal herrian ongien kontserbatutako txokoak erakutsiko dizkigute; Natura 2000 Sarea Europa zeharkatzen duen balio ekologiko handiko naturaguneen sare bat da. Honako helburu komuna partekatzen dute naturaguneok: habitat eta espezie mota jakinak beren banaketa gune naturaletan egoera onean babestuta daudela bermatzea, horretarako berauek babestu eta kontserbatzeko gune bereziak sortuz. Europako erakunde eta herritarrek europar lurralde osoan biodibertsitatea babesteko egindako apustu nagusia da Natura 2000 Sarea. Europar Batasuneko kontserbazio bitarteko nagusia da, eta, era berean, Sarearekin zuzenen lotutako giza populazioen garapen jasangarria bultzatzeko aukera ere eskaintzen du. Naturaren eta jarduera ekonomiko eta sozialen arteko oreka bultzatzen du, betiere Sarearen baitan dauden eremuetan bizi diren herritarren bizi-kalitatea hobetzea helburu.

- Natura 2000 Sarea pertsonen eta naturaren arteko itun bat da.

- Biodibertsitatea kontserbatu eta lehengoratzeko Europar Batasunaren apustu nagusia

Europar Batasuneko kontserbazio bitarteko nagusia da, eta, era berean, Sarearekin zuzenen lotutako giza populazioen garapen jasangarria bultzatzeko aukera ere eskaintzen du. Naturaren eta jarduera ekonomiko eta sozialen arteko oreka bultzatzen du, betiere Sarearen baitan dauden eremuetan bizi diren herritarren bizi-kalitatea hobetzea helburu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.