2020(e)ko ekainakren 22(a), astelehena

IÑURRITZA BIOTOPORA IRTEERA ZARAUZKO ARKAMURKA NATUR ELKARTEAREN ESKUTIK


Ekainak 28, igandean goizeko 9retan Iñurritza biotopora irteera antolatu du Arkamurka natura taldeak, Malekoi bukaeran dagoen Shelter kafetegiaren ondoan egin degu hitzordua, Iñurritza biotopoaren sarreretako batean alegia.


Zarauzko udalak egindako eskaerari erantzunez, Arkamurka natura elkarteak Iritan hasi den naturalizazioari jarraipena nola eman aholku batzuk eman dizkio berriki udalari. Hori dela eta igande honetako irteeran aholku horiek bertatik bertara azaltzeko asmoa dago. Beraz natur zale orok aukera paregabea izango du igande honetan Iñurritza biotopoko biodibertsitateaz gozatzearekin batera, irita nola naturalizatzen ari den ikusiaz goiz eder bat igarotzeko.


Iritan garrantzia ekologiko handiko habitatak eta espezieak berreskuratzeari begirako irizpideak baliatzeaz gain, Zarautzek lehendik ezagunak dituen uholdegarritasun-arriskuak ere kontuan hartzea nahi du Arkamurkak. Baina, horrekin batera arrisku naturalak saihestu edota gutxitzeko neurriak har ditzakegu, eta egun, kontuan hartu beharreko aspektuak, gure ustez, Zarauzko hiri-antolamenduan. Balio ekologiko handiko eremuak eskuratzeko aukera daukagu eta hori galdu ezin den aukera da. Biak uztartzen dira Arkamurkaren proposamenean. Azalpen gehiago egunean bertan.

Ohar moduan: Irteerara etortzeko asmoa duzuen guziei maskararekin etortzea gomendatzen zaizue eta hogei pertsonatik beherako taldeak osatuko dira.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat

Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.