2016(e)ko maiatza 17, asteartea

Nafarroara Orkideak ikustera egindako irteeraren kronikatxoa

Anacamptis pyramidalis, piramide itxura duelako izen hau du.

Irteera honetan ikusi ditugun orkidea moten zerrenda bidaltzen dizue Aitor Leizak. Eguraldia nahiko ondo portatu da eta euri pixkat egin duen arren, haizerik ez zegoenez ondo ibili gara. Kotxe bat osatu dugu Arkamurkako hiru kidekin, Beteluko batekin eta beste Suizar batekin.
Hasieran Zubiri herriaren inguruetan ibili gara eta ondoren Ororbiara joan gara. Bi leku hauetan espero genituen orkidea mota guztiak ikusi ditugu arren Ophrys insectifera zen ugariana zegoena, Orchis ustulata k berriz loretan aurkitu ditugu, baina Orchis provincialis  ak ale gutxi ziren egoera onean zeudenak.
Orchis papilionacea ateratzen den inguruan berriz, orain artean iñoiz ikusi ez genituen kopuruak zeuden. Ophrys speculum batzuk ere aurkitu ditugu bertan nahiz eta orain arte ale bat bakarrik ikusi beti inguru horietan.
Unanue herri inguruan (Sakana), orkideak ateratzen diren larreetan ganadua ibilita zegoenez orkidea ale batzuk bakarrik ikusi ditugu eta tamalez ganaduak loratze txorten asko janda zituzten. Ala ere Ophrys fusca ikusteko aukera izan dugu gehi Orchis militaris x purpurea hibrido bat, eta loratzeko zegoen Orchis militaris bat.
Zarautzera 15:00 etarako bueltan ginen, gure arteko giro bikainean eguna pasa ondoren, gauza batzuk gehiago ikasita etorri gara. Hurrengo batean gehiago.
Ophrys sphegodes  

Irteeran ikusitako orkideen zerrenda doakizue hemen;
Izen zaharrak hemen eta izen berriak eskuinean .
Aceras anthropophorum Orchis anthropophora
Anacamptis pyramidalis
Serapias lingua
Himantoglossum hircinum (loratzeko oraindik)

Orchis provincialis
O. mascula
O. purpurea
O. simia
O. purpurea x simia
O. purpurea x militaris
O. morio Anacamptis morio
O. papilionacea Anacamptis papilionacea

Ophrys speculum
O. lutea
O. sphegodes
O. tenthredinifera
O. insectifera
O. fusca O. forestieri
O. scolopax  
Ophrys speculum lore urdina da, eta ez dago besterik hainbeste urdinekin.

Orchis militaris oraingoan loratu gabe ikusi genuen, baina gizontxoak ditu eta erromatarren soldaduen kaskoa du (uste dut).
Ophrys lutea. Ophrys generoko hori koloreko orkidea bakarra da

Orchis purpurea “gizontxoa” oso gizena, hankak oso zabalak eta bezoak kabitu ezinik ditu.
Ophrys scolopax O. apiferaren oso antzekoa da, baina honi, espoloi berdea azpitik ateratzen zaio.

Ophrys fusca arrea eta luzexka da, baina bere zati marroiaren gainean bi zati zuriak ditu. 

Orchis papilionacea honek ez aurkezpenik behar, ez dago antzekorik.

Aceras anthropophorum ahorkatutako gizontxoak ditu.

Ophrys tethrendinifera Lorea oso zabala eta horia da azpiko aldean.
Orchis ustulata orkidea hau besteak baino txikiagoa eta puntu ilun batzurekin.

Ophrys insectifera somorro itxurakoa, antenak buruan eta guzti, eta estua.
Serapias linguak ez ditu ilerik zati gorrian eta tamaina ertainekoa da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.