2015(e)ko azaroa 18, asteazkena

MENDI IRTEERA; ARKAMURKA ETA PAGOETA MENDIZALE ELKARTEAREKIN BATERA ARANTZA – AZKILARREA – ARANTZA- SAN JUAN XAR

Pagoeta Mendizale Elkarteak eta Arkamurka Natura-Elkarteak elkarrekin antolatzen dugun irteerak Arantzara eramango gaitu aurten. Inguruko basoak eta errekak ikusteko aukera izango dugu bertan, eta paisaiaz gain, bertako natur ondareaz gozatuko dugu. Pagadiak, baso mistoak, eta belardiak izango ditugu ikusgai. Eta tartean, arreta jarriko diogun zuhaitz berezia: xarma. Urria da zuhaitz hau Euskal Herrian, eta zergatiak azaltzen saiatuko gara.
Arantza eta Igantzi arteko mugan, San Juan Xarren ondoan, pago-lizarren (carpinus betulus) basoa dugu. Garai batean Europan oso zabalduta zegoen baso motaren aztarna edo erlikia da. Iberiar penintsula osoan San Juan Xarren bakarrik sortzen da pago-lizarra berez. Hortaz, ingurune hau Natur Erreserba izendatu zuten 1987an, zuhaitz hori babesteko.
Mendian ez ezik, haranean sartuta ere izango dugu zer ikusi. San Juan Xar bisitatuko dugu, erreka zoragarria gurtzen duen otoitz lekua. 

Erreka ertzeko landarediak inguratuta dago txoko polit hori, eta leku bikaina da horrelako ekosistemen ezaugarriak aztertzeko. Igandeko goiz bueltan Nafarroako txoko eder hori ezagutzeko aukera izango dugu. Beti bezala, mendiak ibiltzeko ez ezik, ikasteko ematen dizkigun aukerak aprobetxatuz.

Distantzia; 7,5 km inguru
Igoera akumulatua: 100m. inguru
Jaitsiera akumulatua: 250m. inguru
Zailtasuna: Ez du zailtasun teknikorik


Izena ematea: Mendizabal kinkila-dendan azaroaren 20a bitarte

Irteera: Goizeko 7:30etan Agoueseneko biribil-gunetik

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.