2015(e)ko uztaila 14, asteartea

Uztailak 19an marearteko bizidunez gozatzera Alkoleara (Mutriku)

Berriro ere marearteko bizidunez disfrutatzeko aukera paregabea eskeintzen digu Aitor Leizak.  Oraingoan Alkoleara antolatu da irteera (Mutriku):


Hitzordua uztailak  19 an eguerdiko  12:00tan Alkoleako parkinean izango da, eta lekurik ez badago Deba aldera joanaz garbigune bat dago eta bertan aparkatu laike. 

Bazkaltzeko intentzioa duenak berriz izena eman behar du erreserba egiteko. Erreserba egiteko idatzi mezu bat email honetara aleiza1@hotmail.com

Bertaratzen direnentzat, besteak beste bustitzeko oinetakoak, krema eta txapela eramatea gomendatzen zaie. Lehen biziko aldiz bertaratzen direnentzat aldiz, jakin dezatela balde batean pilatuko direla  bizidunak, behin eguna bukatu ondoren bizidunak identifikatu ahala askatzen joateko. Itsas bizidun hauen azalpenak ere bertan emango dira.
Anima zaitez eta behekaldeko argazki hauetan ikusiko dituzun bezalako itsas bizidunak ikusteko aukera izango duzu, ez zara damutuko!!



Alkolea non dagoen ez dakizuenentzat, behekaldean irudi bat doakizue, Itsas bizidunak topatu nahian, goiko marka orian ibiliko gara, eta beheko markan parkina dago. Eskubialdeago ikusten den zabalgunean berriz garbigune bat dago eta bertan aparkatzeko lekurik ez da falta izaten

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.