2015(e)ko ekaina 3, asteazkena

Kolore guztietako saiak Pagoetan

Pasa den larunbatean Andoni Ruiz Etxeberriak Sai beltz (Aegypius monachus) gazte bati argazki eder batzuk atera zizkion Pagoeta mendian (Gipuzkoa). Euskal herrian zehar Europan bizi diren 4 sai espezietatik 3 ek kumatzen dute bainan horien artean ez da aurkitzen Sai beltzik. Andonik Pagoetan ikusi duen bezala, tarteka aleren batek bixitatzen gaitu bainan oro har esan daiteke espezie nahiko arraroa dela inguru hauetan. Orain dela 30 urte inguru desagertzeko zorian egon zen penintsula iberiarretik, 200 bikote baino gutxiago zeudelarik, bainan harreskeroz berreskuratzeko egindako lanen ondorioz 2000 bikote ingurura pasa da gaur egun.

Sai beltz helduak mediterranear ixuri aldean dituzten kumalekuetara egoten dira itsatsita urte osoan zehar bainan ez helduak beraien territorio bila irtetzen direnean, Kantauri ixuri aldean edo pirineotan ere ikusten dira eta Andonik ikusi duen hau horietako bat izan liteke. Maiatzean zehar beste bi behaketa ere izan dira Euskal herrian, horietako bat Irunen eta bestea Sopuertan. Kantauri ixuri aldeko behaketa gehienak udaberrikoak omen dira. Nork jakin aurrerantzean Euskal herrian kumatzeko gai izango den edo ez, hala balitz Europan bizi diren 4 sai espezieak izango genituzke kumatzen hemen.

Sai beltzaz (Aegypius monachus) gain beste 8 Sai arre (Gyps fulvus) eta Sai zuri bat (Neophron percnopterus) ikusi zituen Andonik Pagoetan. Azken biak Pagoeta parketik oso gertu kumatzen dira.

Sai beltzaz (Aegypius monachus)
Sai beltzaz (Aegypius monachus)
Sai beltzaz (Aegypius monachus)
Sai zuri bat (Neophron percnopterus
Sai zuri bat (Neophron percnopterus
 Sai arrea (Gyps fulvus
 Sai arreak (Gyps fulvus

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.