2015(e)ko apirila 20, astelehena

Galdera zaharrei erantzun berriak: basabizitzaren ikerketarako aurrerapen molekular eta informatikoak

Antton Alberdiren eskutik galdera zaharrei erantzun berriak izenburuarekin basabizitzaren ikerketarako aurrerapen molekular eta informatikoak gaitzat hartuta, apirilak 28an, arratsaldeko 8tatik aurrera Arkamurkako lokalean izango da hitzaldia.

Teknologia eta teknika berriak garatuz joan ahala, naturaren eta basabizitzaren ikerketak aldaketa handiak jasan ditu. Duela hainbat urte erantzun ezin zitezkeen galderak erantzuteko moduan gara gaur egun, eta baita duela urte batzuk planteatu ere egin ez zitezkeen galderak planteatzeko moduan ere. Bi izan dira basabizitzaren ikerketan aurrerapausu nabarmenak egitea ahalbidetu duten faktore nagusiak: baliabide informatikoen garapena eta teknika molekularren inplementazioa. Hitzaldi honen helburua azken urteotan jazo diren aldaketa tekniko eta teknologiko horiek basabizitzaren ikerketarako nola aprobetxatu diren erakustea izango da. Ikerketa-adibide deigarriak erabiliz, eta guztiok ulertzeko moduan, basabizitzaren ikerketaren egungo joera nagusiak eta teknika aurreratuenak ezagutuko ditugu.
27 urte. Biologian doktorea, EHUko ikerlaria. Elgoibarren jaioa, Getarian bizi da egun. Animalien ekologia, biogeografia eta eboluzioa aztertzen ditu, eta ikerketa saguzarrekin egiten du, batez ere.

Hitzaldiaren helburua basabizitza ikertzeko azken urteotan garatu diren teknika eta metodologiak azaltzea izango da, metodo genetikoek eta bioinformatikoek eskaintzen dituzten aukera berriak erakutsiaz

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.