2014(e)ko martxoa 19, asteazkena

IÑURRITZA GARBITZERA AUZOLANEAN

Larunbat honetan, martxoak 22, Iñurritzako Kaskazuri ondoko biotopoko sarreran goizeko 9tan elkartu ondoren, Arkamurka Natur Elkartekook antolatuta, Iñurritzako biotopoan zehar bolondres ekitaldi bat egiteko asmoa dugu. Leku horrekin, Arkamurkak aspalditik ditu lotura sendoak: Ondare natural aldetik zuen garrantzia aldarrikatzen lehenetarikoa izan zen (inguru hori zabortegi hutsa zela uste genuen zarauztar gehienon harridurarako), harentzako babes status bat eskatzen, lehenengo Plan Bereziaren zirriborrorako ekarpenak proposatzen, bertako landaretzari buruzko liburuxka argitaratuz, hegazti desberdinek lekuaz egiten duten erabilera jarraituz, hainbat urtez zuhaitz eguna antolatuz, burutu diren ekimen desegokiekiko desadostasuna adieraziz.....Iñurritzako eremua eta herritarren arteko lotura indartzeko asmoz antolatu dugu ekimen hau, pentsatzen dugulako administrazioari dagokion kudeaketaz gain herritarren bultzada komenigarria dela, lortzen diren helburu konkretuez gain, lekuarekin  bere burua inplikatuta ikusten duen giza-sare bat eratzea ez delako nolanahiko kontua.
 
Larunbat horretan honako ekintza hau burutzeko asmoa dugu:
  • Herritarren lotsarako, itsasora eta ibaietara bota ondoren mareak bertaratzen duen plastikozko zein bestelako zaborrak jasotzea da helburua, zeregin horretarako laneko arropaz gain katiuskak (Hal den luzeenak, badeadoreak badituzue hobe) eta gomazko eskularruak ere ekartzea gomendatzen da.
 
Lan hauek egin ahal izateko, horietako batzuk jendeari pasara debekatuta dagoen eremuetan, Foru Aldundiaren baimena eskuratu dugu. Gauzak ondo, aurrerantzean ere lan hauei jarraipena emateko asmoa dugu.
 



Ingurumena azpitaldea / Klikatu hemen

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.