Natura eta fauna basatia maite badituzu, ezin duzu galdu hurrengo hitzordua. Martxoaren 26an, ostegunez, Iñaki Atxa Aranburu natur argazkilari eta ikus-entzunezko sortzaileak bere azken lana aurkeztuko du: Lurralde Basatia dokumentala.
Emanaldia Zarauzko Modelo aretoan izango da, 19:00etan, eta dokumentala ikusi ondoren solasaldi bat egongo da egilearekin. Saioa euskaraz izango da.
Iñaki Atxak ibilbide luzea du munduko txoko askotan fauna basatia grabatzen eta argazkiak egiten. Bere begirada zorrotz eta hurbilak aukera ematen digu gure inguruko animalien bizitza isila eta askotan ikusezina ezagutzeko.
Natura, fauna eta ikus-entzunezkoak gustuko badituzu, hauxe da zure hitzordua.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.