San Anton mendiko biodibertsitatea aztergai izan du Joxepo Teres ek dokumental honetan. Joxepo Arkamurka Natura Elkartea eta Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea da eta honela laburbildu du bere hitzaldia: «Bizkaiko golkoan toki gutxik gordetzen dute San Anton mendiak adina magia. Paisaia idiliko batean kokaturik, espezie mota ezberdin anitz bizi dira. Bertan, aldaketa ugari izan diren arren, biodibertsitatea trinko mantentzea lortu da. Baina, noiz arte? Bizidunen aniztasuna kaltetu eta mehatxatzen duten faktore eragileak ere badira». Saioaren izenburuak dena esaten du, 'San Anton, BIO monton'.
'San Anton, BIO monton' dokumental solasaldia zuzenean


iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.