2017(e)ko ekaina 8, osteguna

ZARAUTZ INGURUKO ANFIBIOAK

 Zarautz inguruan ditugun anfibioak ezagutzeko irteera egin zen pasa den astean, aberastasun hau ezagutarazteko asmotan Zarautz inguruko hainbat puntu bisitatu ziren.Gidari lanak Ander Izagirrek egin zituen (Ingurugiro Zientzietan lizentziatua eta herpetologian zaletua) eta Anderri eskerrak emateaz gain aipatu behar da oso ondo pasatu genuela. anfibioren bat aukeratzekotan, hegoaldeko zuhaitz igelaren edertasunarekin geratuko ginatekeela. Polita zein zaratatsua beraIkusi genituen anfibio mota ezberdinen zerrenda honako hau da: 
1-Igel arrunta 
2-Baso igel gorria 
3-Txantxikua 
4-Uhandre palmatua 
5-Hegoaldeko zuhaitz igela 
6-Zapaburuak 
7-Sugandilak = suge lindara 
8-Burduntzi larbak. 
Behekaldean dituzue ikusgai irteeran ikusitako anfibio batzuen argazkiak
Hegoaldeko zuhaitz igela (Hyla meridionalis)
Baso igel gorria  (Rana temporaria)
Burduntzia-Uhandrea
 Sugandilen arrautzak (Podarcis muralis)
 Txantxikua (Alytes obstreticans)
 Txantxikua (Alytes obstreticans)
 Uhandre palmatua (Lissotriton helveticus)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.