2016(e)ko urtarrila 13, asteazkena

HITZALDIA ETA ERAKUSKETA; ERRIBERETAKO PARKEA (Irita)

Urtarrilaren 23 eta 24ean ERRIBERETAKO PARKEA (Irita) erakusketa egongo da Itsasmendiko Auzo-Elkarteko lokalean.

Urtarrilaren 26an berriz, lokal berean Erriberetako Parkea (Irita) gaiaren inguruan.arratsaldeko 7etan hasita hitzaldi bat izango da Arkamurka natura taldearen eskutik.


Parke honen helburua ekosistemak ezagutzea, maitatzea eta babestea izan arren, didaktika-mailan dituen posibilitateak ezin hobeak direla uste dugu. Euskal herriko kostaldeko ekosistemak oso murrizturik aurkitzen direnez, hauetariko azkeneko bat berreskuratu, babestu eta ordenatu nahian, Zarauzko Arkamurka taldeak zona horretan egindako aurreproiektuaren berri ezagutzeko aukera izango da. Informazio gehio hemen



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.