2015(e)ko urria 8, osteguna

Itsas hegaztien atzetik

Orain dela hamabost egun bezala Aitziber Sarobe, Xabier Saralegi, Gabriel Martín, Oroitz Unzueta, Mikel Fernandez, Igone, Kutxus, Oier eta ni neu berriro ere itsas hegaztien atzetik irten gera Getaria aldetik. Oraingo honetan zetazeorik ez genuen ikusi baina bai hegaluzez (Thunnus alalunga) osatutako sarda haundiak, Itsasoa irakiten hasiko balitz bezala hegaluzeak itsaso azpitikan arrai txikiagoak itsas azalera bidaltzen dituzte, gero airetikan itsas hegaztiak hegaluzeak itsas azalera bidaltzen dituzten arrain txikiagoak jaten egoten direlarik. Itsas hegaztien artean, kaioez gain, gabaiak izan ziren ugarienak. Gure itsasoan ikusi daitezken 5 gabai espezieak ederki ikusteko aukera izan genuen eta behekaldean duzue bakoitzari buruzko xehetasun gehiago. Irteera hontan zein RAM etik ikusitako hegazti kopuruen zerrenda ere bai.

-Gabai balearrak, Pardela baleares (Puffinus mauretanicus); 75
-Gabai ilunak, Pardela sombrías (Puffinus grisseus) 70
-Gabai haundiak, Pardelas capirotadas (Puffinus gravis); 3
-Gabai arrea, Pardelas cenicientas (calonectris diomedea); 6
-Gabai arrunta, Pardela pichoneta (Puffinus Puffinus ); 24
-Zangak, Alcatrazes (Morus bassanus); 11
-Marikoi haundiak, Pagalos grandes (Stercorarius skua); 1
-Txenada hankabeltza, Charran patinegro (Sterna sandvicensis) 3
-Ubarroi mottodunak, Cormoran moñudo (Phalacrocorax aristotelis) 9
-Kaio buru beltza, Gaviota cabecinegra (Larus melanocephalus) 1
-Antxeta mokogorriak, Gaviotas reidoras ( Chroicocephalus ridibundus) 2
-Ahate buztanluzeak, Anade rabudo (Anas acuta) 88
-Kaio hankahori, Kaio Hauskara, Kaio beltzak kaio ilunak, Gaviotas patiamarillas, sombrías  argenteas y Gaviones (Larus michahellis/ Larus fuscus/ Larus argenteus/ Larus marinus); Lehen 12 milletan 1500 baino gehiago

Gu itsaso zabaletik bezala Getariako San Anton lurmuturretikan Arkamurkako taldekide diren Aitor Leiza, Aitzol Kortajarena eta Eneko Azkue ere itsas hegaztiak zenbatzen jardun zuten eta berauek goizeko bederatzietatik eguerdiko hamabiak bitartean zenbatu zituzten hegaztien zerrenda duzue honako hau.

-Zangak, Alcatrazes (Morus bassanus); 30
-Ubarroi haundiak, Cormoran grande (Phalacrocorax carbo) 1
-Ubarroi mottodunak, Cormoran moñudo (Phalacrocorax aristotelis) 4
-Lertxontxo txikia, Garceta comun (Egretta garzetta) 1
-Belatz haundia, Alcón peregrino (Falco peregrinus)1
-Txenadak, Charran sp (Stenidae) 7
-Kaio iluna, Gaviota sombria ( Larus fuscus) 1
-Kaio hankahoria, Gaviota patiamarilla (Larus michahellis) 40
-Ipar ahateak, Anade Frisos (Anas strepera) 2
-Gabaiak, Pardelas sp ( Puffinus sp)

Arratsaldean ahate buztanluze (Anas acuta) talde ederra zebilen jira biraka itsasoan. Ahate hauek Europa ipar aldera kumatzera joan ondoren orain hegoaldeko bidaian iberiar penintsula barruko laku eta hezeguneetara joan izan ohi dira negua pasatzera. Bainan bidaia hontan, heiztariek urteetan eragindako jasarpenen ondorioz, itsasotikan lur barrurako bidaia gauez egitera pasa dira eta horregatik urte sasoi hontan egunean zehar, gaua iritxi zain ahate multzo ederrak ikusteko aukera dago euskal herriko kostaldean.
Ahate buztanluzeak (Anas acuta)

Ahate buztanluzeak (Anas acuta)

Ahate buztanluzeak (Anas acuta)

Ahate buztanluzeak (Anas acuta) aurrekaldean kaio batzuk dituztelarik

Behekaldeko Mokozabal (Anas clypeata) hauek ostiralean pasatu ziren Getaria gainetik, egun hauetan gure ingurunean dagoen hegazti pase haundiaren erakusle bat gehiago dira.
Mokozabalak (Platalea leucorodia)

Mokozabalak (Platalea leucorodia)

 Aitziber Sarobe adi adi itsas hegaztietaz gozatzen

Zangak (Morus bassanus) ez genituen asko ikusi bainan ikusitako apurrak itsasontzi ondoraino gerturatu ziren. Behekaldean ikusten duzuen bezala, beltz kolorea dutenak aurten jaiotakoak dira eta heldua egiten den 4 urte bitarteko denboran pixkanaka, pixkanaka zuritzen joaten da. Bigarreneko argazkian azaltzen den Zanga ia heldu hori adibidetzat hartuta, guztiz heldua izateko isats aldean eta barrukaldeko hegaletan dituen luma beltz horiek zuritu egin behar zaizkio.
Zanagak (Morus bassanus)


Zanagak (Morus bassanus)

Zanagak (Morus bassanus)

Zanagak (Morus bassanus)
Ondorengo bideoan itsasontzitikan ateratako irudi batzuk dituzue.

Behekaldeko Gabai ilun (Puffinus grisseus) hau hego emisferioan kumatzen den hegazti bat izanik orain bere negua hemengo ipar emisferioko itsasoan ari da igarotzen, Beraz hemendikan gutxira gure itsasotikan hego emisferioko itsasora joango direnez, neguan hemen ikusteko aukerak asko gutxituko dira. Gabaien artean tamaina ertainekoa da, hau da, ez da ez txikiena eta ez da ere haundienetarikoa eta beste gabaietaz bereizteko ezaugarririk onena bere kolore beltza da, gorputz zein bizkar alde eta hego gainak guztiz beltzak ditu nahiz eta ale batzuk hego azpiak argixeagoak izan.
Gabai iluna (Puffinus grisseus)

Behekaldeko Gabai Balear (Puffinus mauretanicus) hau berriz izenak dioen bezala Balear irletan kumatzen da eta kumatu ondoren atlantiar eta kantauri itsasora etortzen da negua igarotzera. Goiko Gabai iluna ez bezala hauek gorputza grisa izaten dute eta hego azpiak eta zabel aldea zurixkagoa. Tamaina aldetik Gabai txikien multzoan sartuko genuke, Gabai iluna baino zertxo bait txikiagoa. Gabai honen beste ezaugarrietako bat kostatik oso gertu ibili zalea dela da.
Gabai Balear (Puffinus mauretanicus)


Gabai Balear (Puffinus mauretanicus)


Gabai Balear (Puffinus mauretanicus)
 Behekaldeko Gabai hau berriz Gabai arrunta (Puffinus puffinus) degu. Gabai arrunt hau Europar iparraldeko irleetan kumatzetik bueltan hegoalderako bidean dator egunotan. Negua hego aldeko itsasoetan igarotzen du eta gure kostaldean gorako edo beherako bidaian dijoalarik ikusteko aukera izaten da, nahiz eta uda azkenekoa izan garairik hoberenetakoa. Behekaldeko argazkian ikusten den bezala Gabai honek, behekaldeko gorputz zein hegoaldeak dena zuri zuriak ditu eta bizkar alde eta hego gaiñak berriz beltz beltzak. Bere tamaiña antzekoa den Gabai Balearrak ez bezala hauek ez dute arrantzaleen itsasontziak jarraitzeko oiturarik. Hemen ikusi daitezkeen gabaien artean txikiena da bera, beheko argazkian Gabai ilun baten ondoan agertzen da non bestearen baino dexente txikagoa ikusten den.

Gabai arrunta (Puffinus puffinus) Gabai ilun bat atzean duelarik. Batek zabel dena zuri zuria duen btartean besteak beltz beltza dauka.

Gabai arrunta (Puffinus puffinus) Gabai ilun bat atzean duelarik. Zabel aldea ez bezala bizkar aldea biak ere oso beltza dute.

Behekaldeko hau Gabai haundia ( Puffinus Gravis) degu. Gabai hau gabai iluna bezala hego emisferioan kumatzen den hegazti bat denez, orain bere negua hemengo ipar emisferioko itsasoan ari da igarotzen, Beraz hemendikan gutxira gure itsasotikan hego emisferioko itsasora joango direnez, neguan hemen ikusteko aukerak asko gutxituko dira. Gabai hau ez da kostara asko gerturatu zalea, itsaso zabalean10 milletatik aratago arruntagoa da. Gabai arrunta bezala honek ere zabel aldea nahiko zuria du bainan askoz haundiagoa izateaz gain buru gainean duen txapel beltz horrek bereizten du beste gabaietatik. Hau eta Gabai arrea dira gure tsasoan ikusi daitezkeen gabai haundienak eta beraz hau ere gabai haundien multzoan sartuko degu.
 Gabai haundia (Puffinus Gravis)

Azkenik Gabai arrea (Calonectris diomedea borealis) degu. Gabai hau ipar emisferioko hego aldeko irletaz gain Galizian ere kumatzen hasia da. Euskal kostaldera udaberri udara edo udazkenean etorri zalea da gero neguan hego atlantikora joateko. Euskal kostan ikus daitekeen gabairik haundiena da bera eta beste gabaietaz bereizteko, tamainaz gain moko horixka duen bakarra da. Gabai arreen artean ere bada beste azpiespezie bat gehiago, hau da (Calonectris diomedea diomedea), azpiespezie hau (batzuek espezie bezala izendatzen hasia dira) mediterraneoko irletan kumatzen den gabaia da eta borealis azpiespezietik bereizteko orduan tamainaz gain hego punten azpian beltz gutxiago dutelako da. Bainan mediterraneoan kumatzen den Gabai arre honen behaketak oso gutxi izan dira gure kostaldean.
Gabai arrea (Calonectris diomedea borealis)


Gabai arrea (Calonectris diomedea borealis)
Lehen aipatu bezala, itsasoan hegaluzeak saltoka zebiltzan bitartean, goitikan hegaztiak ari ziren hegaluzeak itsaso azalera bidalitako arrainak jaten.







Itsasoan iparralderako bidean 10 milla ingurura iristean gabai multzo politak ikusi genituen, denak ere itsas azpiko plataforma kontinental inguruan zebiltzan, hori ikusirik plataforma eskubi ezker jarraitu genuen itsas hegaztien atzetik


Beste gabai multzo bat
Gabai multzoak

Txenada hankabeltzak (Sterna sandvicensis) ere ikusi genituen pasatzen, Itsas txenada hau besteetatik erraz bereizten da, beste gauza askoren artean beste itsas txenadek ez bezala moko punta hori kolorekoa izaten duelako. Gure kostaldean ikusten diren gehienak Frantzia aldean kumatu ondorengoak dira eta hegoaldeko bidaian askotan beraien kumea atzetikan dutela joaten dira, helduek beraien kumeari nola arrantzatu erakusten diotelarik
Txenada hankabeltzak (Sterna sandvicensis
Kaio buru beltz (Larus melanocephalus) gaztea, Kaio hauek gure kostaldera negua igarotzera etortzen dira. Orain dela urte gutxi nahiko arraroa zen gure kostaldean, batez ere mediterraneo aldea zuelako bere bizi leku, bainan azken urte hauetan asko ugaritu dira hemen. Hemengo gehienak Frantzia, Belgika, Alemaniatik edo bestela Europa Ekialdeko Rumania edo Hungria aldetik etortzen dira. Kaio gazteak eta aurten jaioak beheko argazkian ikusten den bezelako lumajea izaten dute eta heldua egin ahala zuritzen juaten da. Hirugarren urterako buruko lumak ez beste guziak era bat zuritu arte.
Kaio buru beltz (Larus melanocephalus)

Kaio buru beltz (Larus melanocephalus)
Aurten jaiotako kaio hauskara (Larus argenteus) gaztea duzue ondorengo hau, Kaio espezie hau ez da batere ugaria gure artean nahiz eta ale batzuk beti ikusi izan ditugun gure inguruan. Gure kaio hankahori gaztearekin alderatuz besteak beste mokoa bi koloretakoa izaten du, isats gaina pikartagoa, hegoan duen lehio argia haundiagoa eta kobertera haundi eta ertainak zuri ajedrez uniforme batekin
kaio hauskara (Larus argenteus)

kaio hauskara (Larus argenteus)

Isats gaina oso pikarta izaten dute kaio hauskarek (Larus argenteus)Antxeta mokogorriek( Chroicocephalus ridibundus) ur gazia baino ur geza gogokoago izaten dute, horregatik nahiz eta kaia edo kostatikan gertu Antxeta mokogorri asko ikusi itsaso barnera edo aurrera joan zaleak ez dira. Eguna ibaietan eta hezegunetan zehar pasa ondoren, gaua igarotzera itsasora irtetzen dira normalean, bainan beti ere kostatik gertu Lotara joateko garaian Itsasoak babesa ematen diotela dirudi. Udazken negu garaian gure arteko kaio ugarienetakoa izan arren udaberrian Europa iparraldera joaten dira kumatzera eta hemendik denak alde egiten dute.

Antxeta mokogorria ( Chroicocephalus ridibundus)


Antxeta mokogorria ( Chroicocephalus ridibundus)
Bukatzeko gure kaio hankahorien (Larus michahellis lusitanius) argazki batzuk jartzen ditut. Aurten jaiotako Kaio hankahori gazte batekin hasi eta urtez urte heldu izatera irixi arteko lau urteetako lumajeak ikusteko aukera jarriaz. Orain bi urte jaiotako
Aurten jaiotako kaio hankahori (Larus michahellis lusitanius) gaztea
Lehenagoko urtean jaiotako kaio hankahoria (Larus michahellis lusitanius)
Orain bi urte jaiotako kaio hankahoria (Larus michahellis lusitanius)
Orain hiru urte jaiotako kaio hankahoria (Larus michahellis lusitanius)
 Orain dela 4 urte edo gehiagoan jaiotako kaio hankahori heldua (Larus michahellis lusitanius)
Orain dela 4 urte edo gehiagoan jaiotako kaio hankahori heldua (Larus michahellis lusitanius)
Orain dela 4 urte edo gehiagoan jaiotako kaio hankahori heldua (Larus michahellis lusitanius)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.