2015(e)ko abuztua 26, asteazkena

irteera; Arkamurkakoekin Organbidexkara hegazti harrapariak behatzera

Arkamurkako ornitologia sailak organbidexkara (Nafarroa behera) irteera antolatu du. Leku hau eztei ondorengo migrazioaz gozatzeko hemen inguruan degun lekurik ederrenetarikoa da. Bertan hegazti arrapari ezberdin ugari ikusteko aukera izango da. Irteera Abuztuak 30 eangoizeko 7,30 etan Agoues-eko rotondatik (Zarautz) izango da, kotxeetan bidaiatuz. Egun pasa izango denez komeni da ogitartekoren bat eta edaria eramatea, eguzkitako krema, txapela, mendiko arropa eta prismatikoak badituzue ez ahaztu. Teleskopioak eta hegazti gidak eramateaz Arkamurka taldekoak harduratuko dira.Helburuetako bat harrapariak nola bereizten hastea izango denez, aholku erraz batzuek adieraziz saiatuko gara mundu erakargi horretara gerturatzen.

Andoni Ruiz Etxeberriak lehenagoko urtean atera zituen argazki batzuk ikusteko klikatu Hemen




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.