2024(e)ko apirilaren 30(a), asteartea

MAIATZEKO IRTEERAK; ETORRI ARKAMURKAREKIN NATURAZ GOZATZERA

Maiatza dator eta, urtero bezala, Arkamurkatik zenbait irteera egin izan ohi ditugu naturaz gozatzeko. Aurten inguruko bi paraje ederretara hurbiltzea da gure asmoa: Santa barbara- Garate mendia eta Pagoetako parke naturalera. Biak Natura 2000 Sarearen parte dira, eta, beraz, natura-balioak zaintzeko eta hobetzeko planak daude.

Maiatzak 11;

Pagoetako parkean haginak maneiatzeko zenbait jarduera egin dira, Europako LIFE programa baten barruan. Programa horren helburua da espezie interesgarri hori kantabriar eremuan kontserbatzea eta bere egoera hobetzea. LIFE proiektuan Pagoetan egindako lanetan parte hartu duen adituaren eskutik,zuhaitz honen banaketaz eta beste xehetasun batzuez gain zer egin den jakin ahal izango dugu. Hitzordua maiatzaren 11n izango da, 9: 00etan, Burdingurutzeko aparkalekuan.
Maiatzak 26;

Garate – Santa Barbara KBEan, Jon Zulaika Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendi Saileko teknikariak eta Ainara Garcia Zarauzko Eraztun Berde Urdineko teknikariak gidatuko gaituzte, inguru horren balioak, lan egiteko helburuak eta egiten ari diren jarduketak (lur-erosketak, landaketak, habitatak berreskuratzea...) ezagutu ahal izateko. Kasu honetan hitzordua maiatzaren 26an izango da, Arkamurka lokalaren ondoan (Santa Marina 1), 9: 00etan.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Mundu guzia da libre nahi duen iritzia emateko, baina eskertuko genuke mezu anonimorik ez bidaltzea, zeini zuzendu behar gatzaizkion jakiteko mezuaren bukaeran norberaren izena jarri mesedez.
Ez da irainik onartuko eta errespetu falta sumatzen badugu jakin dezala bere mezua borratua izango dela.
Eskerrik asko.